Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aldarrikapen fiskalak 2020-2021 aurkeztu ditugu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundietan.

argazkia:ESK

Gaur egungo testuinguruan, zor publikoak gora egingo du. Ez hainbeste aurrekontu-hornidurak handitzen direlako, baizik eta diru-bilketaren beherakadagatik.

Zerga-sistemaren diru-bilketarako gaitasuna eta progresibitatea indartu behar dira, ez egoeraren arabera, baizik eta behin-betiko, diru-sarrera publikoen bolumena handitzeko, zerga-ekitatea eta zerga-progresibitatea handitzeko eta banaketa-gaitasuna hobetzeko.

Helburu horiekin, honako hauek proposatzen ditugu:

  1. Aberastasunaren jabetza zergapetzea: Gaur egun, aberastasunaren gaineko fiskalitatea hutsala baino ez da, eta, beraz, premiazkoa da aberastasun metatuaren gaineko zerga eraginkorra izatea. Helburua: baliabide publikoak berreskuratzea, aberastasun handiei presioa eginez.

    • Berehala, errekargu espezifiko bat ezartzea, progresiboa izango dena eta %1 eta %10 artekoa.

    • Zerga aldatzea: ondarearen gaineko zergaren tarifa bikoiztea; hobariak kentzea eta salbuetsitako gutxienekoa 350.000 eurotan kokatzea. Zerga honen eta PFEZren zerga osoaren muga ezabatzea.

  2. Sozietateen gaineko zerga: lortutako etekinen arabera ere ordaindu behar dute enpresek.
    • Zergaren kenkari eta pizgarri fiskal guztiak ezabatzea.

    • Zerga tasa %35era igotzea.

    • Errekargu berezi bat ezartzea Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean, 2019ko irabazien %20koa.

    • Zerga erabiltzeari uztea lurraldeen arteko lehia fiskala elikatzeko, eta zerga-paradisuen eta etekinen desbideratzearen aurkako borroka gogortzea.

  3. PFEZ progresiboagoa:
    • Kapitalaren tarifa espezifikoa kentzea, errenta-iturri guztiek tratamendu bera jaso dezaten eta karga progresiboko eskala berari lotuta egon daitezen.

    • Zergaren progresibitatea handitzea, gehieneko tasa marjinala % 60ra igoz eta tarifa-tarteen kopurua handituz.

  4. Oinarrizko produktuei BEZa murriztea eta luxuzko produktuetan BEZa handitzea.

  5. Zerga-arloan erabakitzeko eta ezartzeko gaitasun osoa aldarrikatzen dugu.