Donostiako Udalari baliabide publikoak kudeatzea eskatzen diogu, lehentasuna emanez pertsona guztien beharrei, bereziki gehien behar dutenei.
Argazkia: EITB
COVID-19 larrialdiak zerbitzu sozial publikoek eta haien arteko koordinaketak duen garrantzia nabarmendu du. Era berean, azken hamarkadetan egindako murrizketen ondorioz osasunean, hezkuntzan, ingurumenean, lanean eta bizikidetzan izandako atzerakada handiak agerian utzi ditu. Gainera, persona migratzaileen kasuan, austeritate-politiken eragina larriagotzen ari da “Atzerritarren Legea” bezalako legeak dakartzaten Giza Eskubideen urraketagatik.
Politika horien ondorioz, eguneroko bizitzaren prekarizazioa zabaldu egin da. Pobreziaren atalasea gainditzen duten pertsonen kopurua handitu egin da, eta gero eta langile gehiagok hilabete bukaerara heltzeko zailtasunak dituzte, batez ere zerbitzu eta zaintzetan dabiltzatenak (etxeko langileak, etxez etxeko zaintza, egoitzetako langileak, garbiketakoak, jantokietakoak...).
Eta zaurgarritasunegoeran dauden pertsonen artean, hauek dira ondorio larrienak jasaten dituztenak: migratzaileak, sexu-langileak, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak eta etxerik gabekoak. Gainera, azpimarratu behar da generoagatiko bereizkeriak kolektibo zaurgarri guztiak zeharkatzen dituela, haien prekarietatea areagotuz, eta haiek osatzen dituzten emakumeak gure gizartearen egiturazko indarkeria matxistaren biktima izan daitezkeela. Emakume migratzaile bat, egoera administratibo irregularrean dagoena, bizirik irauteko lan sexuala egitera behartuta dagoena eta etxe propiorik ez duena, konfinamenduaren eta haren ondorengo zaurgarritasun errealaren prototipoa da.
Gizarte zibil gisa dugun erantzukizun kolektiboa eta pertsonala onartu eta geure gain hartzen dugu, eta, aldi berean, zuz zuzentzen duzun erakundeari eskatzen diogu —beharrezkoa balitz elkarrekin lan eginez— baliabide publikoak persona guztien beharrei erantzuteko erabil daitezen, bereziki gehien behar dutenak lehenetsiz.
COVID-19ak sortutako ezusteko egoera zail honek, ondorengo neurriak eskatzera behartzen gaitu:
Premiazko neurriak konfinamendu-garaian
- Egoitza-baliabideak konfinamenduan: kalean dauden pertsonak baldintza duinetan hartu behar dira, hotel-plazen, pisu hutsen eta abarren bidez. Neurri hori premiazkoa da; izan ere, udal-aterpetxe eta kiroldegietan eskaintzen diren plazak ez dira egokiak konfinamendu luze honetarako, ez espazio bakoitzean hartutako pertsona-kopuruari dagokionez, ezta dauden baldintzei dagokienez ere (intimitaterik eza, espazio berean profil oso desberdineko pertsona konfinatuak, konfinamendu-orduak hobeto pasatzeko baliabiderik ez izatea, etab.). Gainera, egoera hori kaltegarria da eta ez da batere gomendagarria COVID-19ren aurkako jarduketan babesa bermatzeko.
Baina, nolanahi ere, gure aldarrikapena ez da konfinamendu-egoeran amaitzen; aitzitik, Donostian kale-egoeran, hau da, etxerik gabe, persona asko daudela antzeman ondoren, uste dugu pertsona horiei aterpe duina emateko politikak lehentasuna izan behar duela udalerri honetan. - Dagokien gizarte-zerbitzuek emandako zirkulaziorako dokumentu bat izapidetzea, polizia-errekerimenduei erantzuteko baliozkoa izango dena, hainbat arrazoirengatik harrera ukatu zaien pertsonentzat.
- Kontrol polizialari emandako erantzuna: edozein motatako poliziaindarkeria bertan behera uztea eskatzen dugu. Donostiako udaltzaingoak egindako ustezko gehiegikeriak eta indarkeriak, bereziki arrazistak, ikertzea exijitzen diogu Udalari eta aldi berean hauen jarraipena eta ebaluazioa egiteko barne-mekanismoak aktibatzea. Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa-tik behin baino gehiagotan salatu izan ditu horrelako gertakariak hortaz, Donostiako Udaletik ikerketa independente bat irekitzea eskatzen dugu, errepresio polizial horren erantzukizun politikoak argitzeko. Komunitate arrazializatua da poliziarengandik jazarpen gehien pairatzen eta salatzen ari dena.
Gainera, Donostiako Udaleko arduradun nagusia zaren aldetik, eskatzen dizugu agindu bat ezartzeko, Udaltzaingoren aldetik ematen ari den identifikazio arrazisten politika zuzentzeko eta, ondorengo Azerritarrei entregatzea ekiditeko. Konfinamendu-dispositibo berezietako poliziaren esku-hartzeak eta horietan hartutako pertsonei ematen zaien tratua gainbegiratzea eskatzen dugu, gerta daitezkeen tratu txarrei aurrea hartzeko modu gisa.
Hurrengo etapan hartu beharreko neurriak
- Konfinamendua amaitu ondoren, honako hauek ziurtatzera bideratutako neurri administratiboak eta ekonomikoak:
- Lanik gabe geratu diren pertsonak babestea, etxegabetu direnak, alokairuak ordaintzeko arazoak dituztenak, etxebizitzarik aurkitzen ez dutenak, etab. Neurri horiek politika positiboen bidez babestuko lirateke, beharrezkoak diren prestazio ekonomikoak errazteko, behar dituzten pertsonei alokairuko etxebizitzak emateko, Gasteizko alokairumerkatua erregulatzeko, bizitegi-baliabideak premiaz zabalduz eta behar duten pertsona guztiei arreta duina emateko beharrezkoak diren plazak sortuz.
- Aldi baterako harrera tokietan dauden pertsonen babesa, haien profilen arabera konponbideak egokituz, hala nola: ordutegi egokiak dituzten aterpe-plaza espezifikoak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak, etab., orain arte daudenak eznahikoak baitira. Politika horrek errespetatu eta bete egingo du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Zerbitzu eta Prestazioen Zorroari buruzko Dekretuan xedatutakoa, eta udalerri guztietan ezarriko da, EUDEL-en koordinaziopean.
Arreta berezia eskaini behar zaie tutoretzapean zeuden gazteei; izan ere, horiek, une honetan, zentroetan jarraitzen dute, adinnagusitasunera iritsi arren, eta, osasun-alarmako denbora amaitutakoan, kalean bizi diren pertsonen taldean sartuko dira, etxerik ez dutelako. Udalerrien eta erakundeen arteko koordinazioa eskatzen dugu, erroldan duten antzinatasuna errespeta dadin hainbat zerbitzu jasotzeko aukera izatean, eta haien egoerari egokitutako bizitegibaliabideak sor daitezen; bestalde, erakundeek ezagutzen dute hori. Onartezina da pertsona horiek, zerbitzu edo programa bat eskuratzeko, lehenago kalean egon behar izatea.
- Lanik gabe geratu diren pertsonak babestea, etxegabetu direnak, alokairuak ordaintzeko arazoak dituztenak, etxebizitzarik aurkitzen ez dutenak, etab. Neurri horiek politika positiboen bidez babestuko lirateke, beharrezkoak diren prestazio ekonomikoak errazteko, behar dituzten pertsonei alokairuko etxebizitzak emateko, Gasteizko alokairumerkatua erregulatzeko, bizitegi-baliabideak premiaz zabalduz eta behar duten pertsona guztiei arreta duina emateko beharrezkoak diren plazak sortuz.
- Erroldatzea: pertsona guztientzat erroldatzea bermatu behar da eta, horretarako, beharrezkoak diren mekanismoak martxan jarriko dira, errolda soziala erabiltzea bereziki, udaleko gizarte-zerbitzuen bidez edo gizarte erakundeen bidez. Azken kasu horretan, erroldatze-gaitasunaren aitorpena zabaldu beharko zaie, holan eskatzen duten gizarte-erakundeei.
Errolda, herritar gisa ditugun oinarrizko eskubideak eskuratzeko atea da, eta, horregatik, ez da onargarria gure herri eta hirietan bizi den inor erroldatu gabe egotea.
Arreta berezia merezi du ohiko etxebizitzan erroldatuta egoteko arazoak dituzten eta beharrezko baldintzak ez betetzeagatik erroldatze soziala lortu ezin duten hainbat eta hainbat pertsonen kasuak. Egoera horrek hirian eskolatu gabeko adingabeak eta eskubide oinarrizkoenak eskuratzeko aukerarik ez duten agiririk gabeko pertsonak egotea eragiten du, bazterketa larriaren zifrak handituz. Hau gertatzen ari da, duela urte batzuetara arte, bere gizarte-zerbitzuen kalitateagatik ezaguna zen hiri batean. Pertsona guztien oinarrizko eskubideak bermatuko dituzten identifikazio-modu baliodun berriak aurkitu behar dira.
Era berean, Donostiako udalak bermatu egin behar du gaur egun beren tutoretzapean konfinamendu-dispositiboetan dauden pertsonen erroldatzea; kasu hauetan ezin da ukatu udalerrian bizi direnik, nahiz eta etxebizitzarik ez izan. - Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzea: Gaur egungo larrialdi-egoerak Oinarrizko Errenta martxan jartzeak eskatzen du, unibertsala -herritar guztientzako-, baldintzarik gabekoa -aldez aurretik inolako baldintzarik bete gabe- eta berehalakoa. Oinarrizko Errenta Unibertsala apirilaren 30ean ezarriko da, eta gutxienez 9 hilabete iraungo du, hau da, urtea amaitu arte. Bederatzi hilabete horiek aukera emango dute ondorioak aztertzeko eta beharko balitz formulazioa berriz diseinatzeko; izan ere, krisia gogorra izango denez eta alarmaegoeraren amaieratik harago iraungo duenez, oinarrizko errenta unibertsal horrek denboran zehar iraun beharko du.
- Migratzaileen erregularizazio administratiboa: krisi garai honetan sortu diren kanpainekin bat egiten dugu. Badakigu ez dela Donostiako Udaleko eskumena, baina hark ahalmena du irregulartasun-egoeraren ondorioak arintzeko politikak diseinatzeko zein harrera-programak diseinatzeko eta beharrezko baliabideak eta baldintzak eskaintzeko, trantsituan dauden pertsonek eta Europako mugetan blokeatuta daudenek harrera orekatua eta kalitatezkoa izan dezaten, bere burua harrera hiria izendatu duen hiri honetara heltzean.
Tutoretzapeko adingabeen kasuan, adin-nagusitasunera nortasun-agiriekin eta egoitza-baimenarekin iritsi daitezela exijitzen dugu, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei arreta emateko protokoloak jasotzen duen bezala.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa
OINARRIZKO ERRENTA AUTONOMIA DA
Orain!-en aurkezpena, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko kolektiboa
Iritzi-artikulua. Bizitzeko eskubidea berridaztea
Lortu da! Gaur 22075 sinadura entregatu dira Eusko Legebiltzarrean
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5