Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

  

ESK sindikatutik eta Bazterkeriaren Aurkako Argilan-ESK plataformatik, uste dugu Bizitzeko Gutxieneko Errenta arautzen duen Errege Lege Dekretua onartuta, PSOEUnidas Podemos koalizioaren gobernuak aukera historikoa galdu duela pobreziarekin bukatzeko


Esana da erraz, eta egina garratz. Ondo baino hobeto islatzen du esaera horrek Ministroen Kontseiluak onartutako Errege Lege Dekretuaren edukia; behintzat, iragarri zuten adierazpen handinahiekin alderatzen badugu.

Bizitzeko Gutxieneko Errenta honek, justizia soziala lortzera bidean eta pobretutako jendearen bizimodua duintzea helburu, pobrezia eta kriminalitatearen arteko lotura indartu baino ez du egiten. Izen handiko prestazio horren helburua gutxieneko batzuk asetzea da, baina ez du prestazioa jasoko dutenen bizitza sostengatuko, eta kontrolneurri andana ekarriko du berarekin. Neurri horiek ikusita, badirudi uste dutela pobreek iruzur eginez gozatzen dutela, zerga-ihesa gogor praktikatzen duten eta maskarak eta arnasgailuak ematen dituzten gizon handi horiek ez bezala.

Gainera, Bizitzeko Gutxieneko Errentak estaldura-maila oso eskasa izango du. Baztertuta geratuko diren 21 urtetik beherako pertsona guztiez gain, eta Atzerritarren Lege bidegabearen ondorioz egoera administratibo irregularrera kondenatutako milioika pertsonez gain, bazterketa zerrenda luzeen eta baldintza amaigabe eta konplexuen ondorioz, berez, egoera prekarioan dauden eta premia daukaten pertsonek ezin izango dute laguntza eskuratu.
Bizitzeko Gutxieneko errenta 462€-koa da bakarrik bizi den pertsona batentzat, baina ez da nahikoa pobreziaren kontra; hori, jakina, errenta jasotzea lortuz gero. 462€-k ez dute inor miseriatik aterako, ezta bizimodu prekariotik ere. Hilean 462€-rekin agintari txarren kontzientzia lasaitzen dute, eta horrela, beren buruari esaten diote jendea, behintzat, ez dela gosez hilko.

Asteak daramatzagu zifra-dantzari begira, eta prestazioa ehunka mila pertsonak eskuratuko dutela esaten digute. Baina kontatzen ez digutena da zenbaki errealak zehaztu ezean, errenta ez dela iritsiko muturreko pobrezia-egoeran dauden pertsonengana ere. Beste behin ere, nahiago dute adabakiak jarri egoera eraldatu beharrean, eta ezin dugu horrekin bat egin. Jarrera koldarra iruditzen zaigu, eta benetako aukera bat galtzea.

Bere burua ezkertiar eta aurrerakoi deitzen duen gobernu honen Bizitzeko Gutxieneko Errentak ez du porrot historikoa ikusi nahi, ezta pobreei zuzendutako politika guztien arazoak ere. Gainera, arazo horiek ez ikusteaz gain, areagotu egiten ditu, eta ezabatu nahi omen duten pobreen aurkako gorrotoari eusten dioten argudioak legitimatzen dituzte. Gutxieneko errentaren proposamen honek ez ditu kontuan hartzen Euskal Herriko (baita Estatuko beste lurralde eta nazio batzuetakoak ere) kolektibo sozial eta sindikalek EAEn DSBEaren edo Nafarroako errenta bermatuaren arloan garatu ditugun borrokak eta aldarrikapenak.

ESK eta Argilan-ESKtik, gure errealitate hurbilenetik, kezka handiaz begiratzen diogu Estatuko arau honi, diputatuen kongresuak onartu beharko duena. Izan ere, oinarri eskasa, ahula eta oso problematikoa ezartzen du Oinarrizko Errenta Unibertsalaren aldeko borrokan aurrera egin ahal izateko. Gobernuak proposatu bezala onartuz gero, zalantzarik gabe, EAJk DSBEa murrizteko proiektuari irrika berriaz ekingo dio EAEn. Gainera, neurri honek okertu egingo ditu ezagutzen ditugun zenbait egoera; izan ere, pobrezia-egoeran dauden pertsonak babesten dituela dioen sistema bera da gaizki tratatzen dituena.



Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 29an
ESK Sindikatua / Argilan-ESK

Gure babesa BGDS aldatzeko ekimenari

Bizi Diru Sarreraren Legeari buruzko gutun publikoa Espainiako Gobernuari Irakurri

DSBE-EPO-BGDSri buruzko ikastaro irekia

 Argilan-esk prestakuntza-tailer bat antolatuko dugu bi jardunalditan, irailaren 30ean eta urriaren 7an, 18:00etan. Irakurri

Adi! Lanbidek adostasuna eskatzen ari die DSBE jasotzen dutenei

Duela egun batzuetatik, Lanbidek SMS bat bidaltzen ari die DSBE jasotzen duten pertsonei, Bizitzeko Gutxieneko Errenta izapidetzeko adostasuna eskatuz. Azaltzen Irakurri

(EUS) ¿Qué es el Ingreso Mínimo Vital?

El Ingreso Mínimo Vital (IMV) es una prestación de derecho subjetivo. Es decir, que no se puede agotar el presupuesto Irakurri
  • 1
  • 2