Borrokarekin jarraitzeko Euskal Herriko koordinakundea sortu dugu

2015eko grebari esker hobekuntzak lortu bagenituen ere, ordukoak deseginez enpresek berean darraite, prekarizazioan aurrerantz. Horregatik, greba garaiko lurralde indartsuenetakoa izan zen Euskal Herrian borrokan jarraitzeko taldea osatzea erabaki dugu.

Azken urteetan sektoreak daraman norabide okerraz jabeturik, argi dugu ezin diegula kontratei nahi dutena egiten utzi. Horretarako, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ELECNOR, COMFICA, COTRONIC eta TELEFONICAko langile ordezkariak elkartu gara.

Elkartuta bakarrik lortuko dugu aurrerantz egitea eta sektorean kalteak eragiten dituzten auziei konponbidea ematea. Ez dugu onartzen CCOO-UGT eta ELECNORen arteko harremana, Nafarroa eta Gipuzkoan lurralde hauteskundeak oztopatzen dituena edota enpresa ez kaltetzeko talka edo aurrez-aurrekorik bilatzen ez duena.

Kontraten artean ezberdintasunak daude: COMFICA Bizkaian puntu sistema onartzen ez den bitartean, ELECNORen derrigorrezkoa da eta enpresak presioa egiteko eta langileak kaleratzeko erabili ohi du. Horren aurrean, guretzako abiapuntu egokia COTRONIC Gipuzkoako kideek lortutakoa da, puntu sistema bertan behera uzten duen sententzia lortu baitute.

Honelako adibideak ikusita, guk argi dugu koordinazio talde hau osatzea eta lanean hastea behar-beharrezkoa dugula.

BAT EGITEA GARRANTZITSUA DA, BORROKARAKO BADA.

GORA LANGILEON BORROKA!

 

Movistar-Telefónicako Kontraten Estatuko Koordinakundea