ESK sindikatua - Mercedes Benz


Aparteko orduak Mercedesen

Aparteko orduak Mercedesen.

 

 

« ESKk gogor egiten dio uko aparteko orduak egiteari,»

 

 

ESKko atal sindikalari atentzioa ematen dio enpresak azkenaldian langileei aparteko orduak egiteko egiten ari den ahaleginak.

Aparteko orduak egiteak esan nahi du lanorduetatik kanpo lan egitea, eta norberaren gozamenerako denbora inbertitzea (larunbatak, igandeak, jaiegunak eta 8 ordutik gorako lanaldiak), multinazionalak aparteko onurak ere lor ditzan lan egiteko.

Gainera, aparteko orduekin enpresaren planifikazio- defizitak estaltzen dira. Gabezia horiek betetzen ez badira, kontratazio berriak egin beharko lirateke eta, beraz, enplegua sortu.

Hori dela eta, ESKk gogor egiten dio uko aparteko orduak egiteari, eta, nolanahi ere, langileei gomendatzen diegu ordu horiek disfrutatzeko aukera har dezatela, ez kobratzekoa.

Azkenik, guztioi gogorarazi nahi dizuegu salbuespenak salbuespen inor ez dagoela behartuta aparteko orduak egitera, eta ez egitea dela beti aukerarik onena.

 

Aurreakordioa

Aurreakordioa.   Irakurri

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia   Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6