ESK sindikatua - Mercedes Benz


Inkesta VS INKESTA

Enpresaren inkesta eta langileon inkesta aurrez aurre jarri nahi izan ditugu, eta emaitzak, oso argigarriak eta eraikitzaileak izan direnak, zuzendaritzara eramango ditugu, hobekuntzak egon daitezen.

 

« Mercedes-Benzeko langileok  nola sentitzen garen  jakin nahi genuen »

 

Enpresak bere inkesta egiten duenean, erantzuten duguna edo parte hartzen dugun edo ez alde batera utzita, gehienok sentitzen dugu badakigula inkestaren emaitza zein izango den.

Horregatik, ESKn inkestak aurrez aurre jarri nahi izan ditugu. Egia nahi genuen.,Mercedes-Benzeko langileok nola sentitzen garen jakin nahi genuen. Hori dela eta, alderdi sozialetik inkesta bat egin dugu, presiorik gabe eta erabat anonimoa. Inkesta horretan, zuen maisuei eta dagozkien E4-ei zer esango zenieten ere adieraz zitekeen.

Parte-hartzea oso arrakastatsua izan da, eta emaitzak oso argigarriak eta konstruktiboak izan dira; ez dugu uste emaitz hauek enpresaren inkestarekin bat etorriko direnik. Baina Zuzendaritzak ikuspuntu gehiago izan ditzan, horren berri emango diogu eta bilera bat egingo dugu gizarte-inkestaren alderdirik nabarmenena aztertzeko.

Inkesta honen arrakastaren ondoren, errepikatzea espero dugu urtez urte etengabeko, benetako eta bidezko hobekuntza lortzeko, langileengan eragina izango duena, ez bakarrik akziodunengan.

 

 

Aurreakordioa

Aurreakordioa.   Irakurri

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia   Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6