ESK sindikatua - Mercedes Benz


ESK Informa - Edoskitzarako eta zaintzak

Baimen berriak.

 

 

« Edoskitzaroko eta zaintzeko baimen berriak (7/2023 Errege Lege Dekretua) »

 

Abenduaren 19ko Ministroen Kontseiluak bi lege-dekretu onartu ditu, hainbat legeriatan aldaketa ugari egiteko.

Aurrerapen gisa, edoskitzaroko eta zaintzako baimenei buruzko aldaketak laburbilduko dizkizuegu. Sartutako aldaketak 2019/1158/EB Zuzentarauak behartzen ditu; izan ere, 2022ko abuztuaren 2tik egon behar zuten indarrean.

ESKren ustez, ongi etorria da kontziliazio-neurriak hobetzea dakarren edozein lege-aldaketa. Hala ere, edoskitzeari dagokionez, Errege Lege Dekretu honetan jasotako hobekuntza oso txikia da, eta ez du zerikusirik Espainiako Gobernuak aurretik saldu digunarekin.

Dekretu horrek dakarkigun berrikuntza da jaiotza, adopzio, adopzio aurreko zaintza edo harrera kasuetan, eguneko ordu erdiko etenaldiak metatzeko aukera ematen digula, eta egunero ordu beteko absentzia edo lanaldi osoetan metatzeko aukera ematen digula.

Langile guztiek har dezakete baimen hori. Gainera, dagokion hitzarmen kolektiboak edo enpresa-hitzarmenak hala jasotzen badu, baimen hau hobetu egin daiteke. Beraz, egun osoetan metatze hori inork ukatu edo baldintzatu ezin diguten eskubidea da orain.

Dekretu horrek beste atal bat sartzen du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EPOE) 47. artikuluan. Horren arabera, administrazio publiko guztiak behartzen dira ordutegi-malgutasuneko neurriak sartzera, beren kargura dituzten 12 urtetik beherakoak zaintzeaz gain, 2. mailarainoko (edo handiagoa, elkarrekin bizi badira) ahaideak ere zaindu ahal izateko.

Arau hori nahitaezkoa da, eta, beraz, zuzenean aplikatu behar da.

 

Aurreakordioa

Aurreakordioa.   Irakurri

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia   Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6