Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Gaur, ehunka pertsonak Bilboko kaleak hartu ditugu etxebizitzarako sarbidean ematen ari diren murrizketen kontra.

 


"Aldaketa horiek aplikatzen badira, ehunka bizikidetza-unitateri eragingo diete, eta milaka pertsona etxebizitza-prestazioetarako sarbiderik gabe geratuko dira"


Prentsa-oharra

Gaur, ehunka pertsonak Bilboko kaleak hartu ditugu etxebizitzarako sarbidean ematen ari diren murrizketen kontra. Murrizketa horietako asko oharkabean pasa zitezkeen, hala nahi zuen Eusko Jaurlaritzak, baina mobilizazioari eta borrokari esker, erreforma horiek hartzen ari diren norabidea azaleratu ahal izan dugu.


¡NO A LOS NUEVOS RECORTES EN PRESTACIONES SOCIALES!

KRIMINALIZAZIOARI ETA POBRETZEARI AURRE EGIN

Hainbatetan esan dugu: erreforma hauek (DBE-aren erreformak eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoak) pertsona pobretuenak kanpo uztea helburu duten hainbat aldaketa txertatzen dituzte.

Erreforma horiek pobretzearen orokortzearen testuinguruan ulertu behar ditugu, non instituzioek gastu publikoa murriztea bilatzen duten, prestazio-sistema sektore prekarizatuenei murriztuz. Alderdi politiko guztiek erabaki dute murrizketa sozial horiek onartzea; horren erakusle da erreforma horiek EAJren, PSEren eta Elkarrekin-Podemosen aldeko bozkarekin eta EHBilduren abstentzioarekin onartu izana. Era berean, Etxebizitza Legeak aurreikusitako murrizketak PSEk eta EH Bilduk onartu zituzten. Bien bitartean, kanpaina egiten dute etxebizitza-arloan hobekuntzak ekarriko dituztela esanez.

Pobretzeaz eta kriminalizazioaz hitz egiten dugu, biak ala biak prozesu berdinaren parte direlako: batetik, gizarte sektore batzuk prestazioetatik baztertzen dituzte, eta bestetik, bazterketa hori zilegiztatzeko testuinguru sozial, kultural eta politikoa sortzen dute.

Horregatik guztiagatik, DBEaren erreformaren eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomiko berriaren bidez ezarritako murrizketei “Ezetz” esaten diegu.

¡No a los nuevos recortes en prestaciones sociales!

Kriminalizazioari eta pobretzeari aurre egin.

 


 

 

DEITZAILEAK / CONVOCANTES

- Agharas; asociación sociocultural Imazighen

- Aidas-Egle; Asociacion para la integración de discapacitados y ayuda social (Barakaldo)

- Argilan-ESK

- Argitan; Centro Asesor de la Mujer (Barakaldo)

- Atxuri Gorri; asociación vecinal (Bilbo)

- Atxuri Harrera

- Berri-Otxoak (Barakaldo)

- D.A.E; Defensores de los derechos Africanos en Euskadi)

- Ecuador Etxea

- Eguzki Bizkaia

- Ekologistak Martxan

- Erletxea, Centro de Información y agitación social (Irún)

- Eskubide Sozialen Karta

- Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista

- Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea

- Euskal Herriko Kontseilu Sozialista

- Gasteizko Emakumeok Gerraren Aurka

- Iniciativa Derecho a Techo

- Kakitzat; Koordinadora Antimilitarista

- KEM-MOC

- La Kelo Gaztetxea

- La posada de los abrazos

- Mbolo; plataforma mantera

- Movimiento de Pensionistas de Bizkaia

- Oficina de Derechos Sociales de Santurtzi

- Ongi Etorri Errefuxiatuak (Araba)

- Ongi Etorri Errefuxiatuak (Bizkaia)

- Ongi Etorri Errefuxiatuak (Gipuzkoa)

- ORAIN; Renta Básica Incondicional

- Sadaqa Adiskidetza (Eibar)

- SOS Arrazakeria (Bizkaia)

- Stop Desahucios (Hernani)

- Txirbilenea Kulturgunea (Sestao)