Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Errekurtso judizial bat aurkezten dugu DSBEaren araudi berriaren kontra,  araudi honek prestaziorako sarbidea mugatuko baitu eta eskubide gehiago murriztuko baititu.

 

 


"Gaur epaitegietan inpugnatzen duguna icebergaren punta baino ez da. Etxebizitzarako prestazioen arloan ematen ari diren hainbat erreforma eta murrizketari gehitu behar zaio, sektore pobretuenak kanporatzea helburu dutenak."


Prentsa-oharra

Errekurtso judizial bat aurkezten dugu DSBEaren araudi berriaren kontra, araudi honek prestaziorako sarbidea mugatuko baitu eta eskubide gehiago murriztuko baititu.

Prentsaurrekoa, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian errekurtso judizial bat aurkeztu dugula iragartzeko. Errekurtso horrek DSBEren erregelamendu berriaren zati bat inpugnatzen du, erregelamendu horrek funtsezko aldaketak txertatzen baititu; aldaketa horiek funtsezko eskubide batzuk urratu eta prestazioaren hartzaileei kalte egingo die die.

2021ko otsailaren 14a, Bilbo.


Argilan-ESK, Berri-Otxoak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea egin dugu Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, DSBEren araudi berriaren zati bat inpugnatzen duen errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian erregistratu dugula iragartzeko.

Denbora daramagu esaten isilean zenbait erreforma onartzen ari direla, etxebizitza eskuratzeko prestazioak murrizten dituztenak pertsona eta bizikidetza-unitate prekarizatuenentzat, pobretuenentzat eta kalteberenentzat. Zehazki, funtsezko bi aldaketa aipatzen ditugu:

• Alde batetik, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berria, joan den martxoaren 29an indarrean sartu zena. Zehazki, "bizitoki" kontzeptua birdefinitzen da, eta, beraz, "ez da bizilekutzat hartuko etxebizitza baten titulurik gabeko erabilera". Hau da, titulurik ez duten etxebizitzek – errentamendu-kontratua edo jabetza-titulua, adibidez – ezin izango dute DSBEa jaso.

• Bestalde, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE) izeneko laguntza ezartzeaz ere ari gara. Laguntza hori 2023ko urrian onartu zen behin betiko, eta aurtengo apirilean jarriko da indarrean. Prestazio hori ez zaio lehendik daudenei gehitzen, ordeztu egiten ditu. Zehazki, DSBE eta alokairurako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen zituen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EPO) izateari utziko zaio. Laguntzak sinplifikatzeko eta bateratzeko aitzakiarekin, baldintza garrantzitsu bat aldatu da: prestazio hori jasotzeko, irizpide saihestezin gisa ezarriko da hiru urtez etenik gabe Etxebiden izena emanda egotea.

Aldaketa horiek aplikatzen badira, ehunka bizikidetza-unitateri eragingo diete, eta milaka pertsona etxebizitza-prestazioetarako sarbiderik gabe geratuko dira. Are gehiago, sektore prekarizatuenak eta pobretuenak izango dira kaltetuenak: Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan hiru urte lehenago izena emanda ez dauden pertsonak, azpierrentamenduetan bizi eta komun erabilera propiorik ez dutenak, alokairu erregularreko kontraturik ez dutenak edo etxebizitza hutsak okupatzen bizi direnak.

Araudi berriak irizpide baztertzaile bat jasotzen du, pertsona pobretuenak kriminalizatzen dituena: lehenik eta behin, kontraturik gabe bizi den orok legez kontra egiten duela ondorioztatzen da automatikoki, eta, bigarrenik, berariaz esaten da pertsona horiek ezin izango dituztela prestazioak jaso "legez kanpoko ekintzak ugaritzea saihesteko". Hau da, pertsona ahulenak kriminalizatzen dira: ezin baduzu kontratu bat edo norberaren erabilerarako komun bat eduki, pobreegia zarelako, ardura zure gain jarriko da eta ezin izango duzu miseriazko errentarik jaso.

Gaur epaitegietan inpugnatzen duguna icebergaren punta baino ez da. Etxebizitzarako prestazioen arloan ematen ari diren hainbat erreforma eta murrizketari gehitu behar zaio, sektore pobretuenak kanporatzea helburu dutenak.

Murrizketen aurka, kriminalizazioaren eta pobretzearen aurka eta pertsona guztientzako kalitatezko bizi-baldintzen alde, otsailaren 24rako manifestazioa deitzen dugu. Dei egiten diegu kolektibo sozial eta politikoei, baita pertsona guztiei ere, larunbatean, hilak 24, 12:00etan Moyua plazatik manifestatzera.