Gaur, urriak 17, 30 bat erakunde sozial, auzotar eta hirugarren sektorekoek manifestazioa egin dugu "Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren" testuinguruan.
2023ko urriaren 17a
Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna
“ABERASTASUNAREN HAZKUNDEAK EZ DU POBREZIA DESAGERRARAZTEN,
MURRIZKETARIK EZ"
MANIFESTUA
1987ko urriaren 17an, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zen. Egun horretan, ehun mila pertsona baino gehiago bildu ziren Pariseko Trocadero plazan, 1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zen leku berean, pobreziaren, indarkeriaren eta gosearen biktimei omenaldia egiteko.
Gaur bezalako egun batean, non "Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna" ospatzen den, aberastasunaren banaketa bidegabea salatzen dugu.
Azkenaldian, prentsako titular handiak irakurri ditugu eta nabarmendu dutenez, "banka handiak markak hautsi eta 20.850 milioi irabazi ditu 2022an, %28 gehiago". Horri gehitu behar diogu "energia-konpainiek errekorreko emaitzekin itxi zutela 2022ko ekitaldia, eta sektoreko zazpi konpainia nagusiek 19.000 milioi eurotik gorako irabazi garbiak pilatu zituztela". Edo "sei eraikuntza-enpresa handiek (ACS, Ferrovial, Acciona, Sacyr, FCC eta OHL) 1.286,6 milioi euroko irabaziak izan zituztela 2023ko lehen sei hilabeteetan".
Bankuen, elektrikoen eta eraikuntza-enpresen onura ekonomikoak kontrolik gabe hazi diren testuinguru honetan, duela hilabete bat "Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2022. Inkesta" argitaratu zen. Bertan, Eusko Jaurlaritzak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren herenak zailtasun handiak dituela oinarrizko premiak asetzeko.
"Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI) 2022" izenekoak egiaztatzen du hilabete amaierara iristeko zailtasunen hazkundea eta ongizaterik eza biztanleriaren %22,3ra iristen dela dagoeneko. Datu horri gehitu behar diogu 159.737 pertsona zeudela pobrezia-arriskuan; hau da, biztanleriaren %7,4.
Bazterketa-egoeran dauden pertsonak, DSBEren gizarte-babeseko sisteman sartu behar zirenak. Hala ere, 39.143 pertsona (pobrezia-arriskuan dagoen biztanleriaren %24,5 eta biztanleria osoaren %1,8) kanpoan geratu ziren. Lanbidek (DSBE/EPO) eta Udaletako Gizarte Zerbitzuek (GLL) kudeatutako pobreziaren aurkako egungo prestazioak eskuratzeko baldintza zorrotzek galarazi diote.
Kontuan hartu beharreko beste datu bat da sisteman sartu ziren 126.594 pertsonek (biztanleria osoaren %5,6), 48.244k (pobrezia-arriskuan zegoen biztanleriaren %30,4 eta biztanleria osoaren %2,2) adierazi zutela, prestazioak jaso arren, ez zutela pobrezia-egoera gainditu.
Nabarmentzekoa da 87.387 pertsonak jarraitzen dutela pobrezian, EAEk ustez eredugarria den prestazio-sistema izan arren. 34 urte igaro ondoren, bazterketa-arriskuan dagoen biztanleriaren %54,57 pobrezian mantentzen da, hau da, biztanleria osoaren %4.
Pobreziaren, desberdintasunaren eta hilaren amaierara iristeko zailtasunen ehuneko handi horiek egungo Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legea indargabetzea aldarrikatzen jarraitzea eragiten digute. Pobreziaren aurkako prestazioak bermatuko dituen Lege berri bat onartzea eskatzen dugu. Gizarte-prestazioak pobrezia-arriskuan dauden pertsona guztiengana iristea, haien betekizunek, baldintzek eta betebeharrek pobreak izaten jarraitzera behartu gabe.
DEITZEN DUTENAK.
GIZARTE KOLEKTIBOAK:
Argilan-ESK, Argitan (Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo), Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia, Berri-Otxoak (Barakaldo), La Posada de los Abrazos-Besarkatuz, Mujeres del Mundo “Babel”, OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak, Oficina de Derechos Sociales de Santurtzi, ORAIN Renta Básica Incondicional, PAH Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia, SOS Racismo Bizkaia y Trabajadoras No Domesticadas.
BILBOKO AUZOELKARTEEN FEDERAZIOA