Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Gaur egun, diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren erreforma izapidetzen ari dira. Euskadiren 2023ko aurrekontua ere negoziatzen ari dira; 14.250,7 milioi euroko aurrekontua, aurreko urteko aurrekontua baino 1.142 milioi gehiago.

Politika publiko eskuragarriak eta eraginkorrak planteatzeko unea da.

 

 

ABENDUAK 10

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA


ERAKUNDEEN ERANTZUKIZUNA ETA POLITIKA PUBLIKO ERAGINKORRAK ESKATZEN DITUGU

1948an, Nazio Batuen Batzarrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. 1950ean, Batzarrak ebazpen bat onartu zuen, interesa zuten Estatu eta erakunde guztiak abenduaren 10a, urtero, Giza Eskubideen Eguntzat har zezaten gonbidatzen zituena.

Euskadiko hainbat erakundek eskatu nahi dugu erakunde publikoek inplikazio handiagoa eta eraginkorragoa izan dezatela Euskadin giza eskubideak benetan bete daitezen.

25.1 artikuluak aldarrikatzen du pertsona orok duela bizitza-maila egoki baterako eskubidea, pertsonari eta haren familiari osasuna eta ongizatea ziurtatuko dizkiena eta, batez ere, beharrezko elikadura, jantziak, etxebizitza, osasun-arreta eta gizarte-zerbitzuak; eskubidea du, halaber, langabezia, gaixotasun, ezgaitasun, alarguntasun, zahartzaro edo bere borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik bizirauteko bitartekoak galtzen dituen kasuetan, aseguruak izateko.

Baina gaur Euskadin:

3.000 pertsonak ez dutela etxerik

661 pertsonak kalean lo egiten dute

132.173 pertsona pobrezia larrian daudela. Kopururik handiena 1986tik

385.560 pertsona pobrezia erlatiboan daudela.

432.219 pertsona pobrezia- eta bazterketa-arriskuan daudela (AROPE adierazlea), euskal biztanleriaren % 19,9

54.197 pertsonak pobreziako eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden ez dute diru-sarrerak bermatzeko sistema erabiltzen

Emakumeek gehiago eta larriago pairatzen dituzte pobrezia eta gizarte-bazterketa

Horregatik guztiagatik, berriz ere, politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak eskatzen ditugu:

  • Diru-sarrerak bermatzeko sistema bat, pobrezia modu guztiekin amaitzea bermatuko duena

  • Etxebizitza duina eta eskuragarria pertsona guztientzat

  • Lan-baldintza txukunak, laneko prekarietatearekin amaitzea ahalbideratuko dutenak

  • Pentsio duinak eta bidezkoak

  • Kalitatezko zerbitzu publikoak erabiltzeko aukera

  • Fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboa

 

ERANTZUKIZUN INSTITUZIONALA

POLITIKA PUBLIKO ESKURAGARRI ETA ERAGINKORRAK

INBERTSIO HANDIAGOA GIZARTE-POLITIKETAN