Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta tresna ona iruditzen zaigu pobreziarekin amaitzeko eta beste gauza askotarako. Ez badakizu, zertan datzan azalduko dizugu, eta gero Europako LHE sina dezakezu.

 

 

 

Sinatu europar LHEa

 

Zer da Oinarrizko Errenta Unibertsala?

Oinarrizko Errenta Unibertsala administrazio publikoak ordaindutako diru-prestazioa da. Oinarrizko beharrak asetzea ahalbidetzen du, hau da, herritar guztientzako baldintzarik gabeko diru-laguntza publikoa da.Oinarrizko Errenta unibertsala da, pertsona guztiek jasotzen dute, salbuspenik gabe, baita adingabeek ere. Oinarrizko Errenta baldintzarik gabekoa da, hau da, jaso egingo duzu beste diru-sarrera batzuk izan ala ez, lan-merkatuan lanean aritu ala ez, pobrezia-egoeran egon ala ez. Ez da soilik pobrezia egoeran daudenentzako errenta, herritar guztientzako da.

 

Zer abantaila ditu?

Oinarrizko Errenta bateragarria da beste jarduera eta diru-sarrera batzuekin. OEUak ez ditu hartzaileak estigmatizatzen. Ez zaitu behartzen zure burua seinalatzera, eta seinalatua izatea ekiditen du.
Sinpletasun administratiboa eta kostu txikikoa. Desagertu egingo litzateke baldintzapeko diru-laguntzen berezko kontrola, dirua zertan gastatu behar edo ahal duzun zehazten duena. Oinarrizko Errenta Unibertsalarekin, zerga-sistema bat eta hartzaileen kontu korrontea besterik ez ditugu behar. Herritarren benetako autonomia eta askatasuna areagotuko lituzke, lanari, prestakuntzari, eta, oro har, bizi-proiektuei buruzko hautuak egitean. Askatasuna ezinezkoa da baliabiderik ez badugu; askatasunak baldintzarik gabeko baliabideak eskatzen ditu.

 

Nola finantzatu Oinarrizko Errenta Unibertsala?

OEUa, ikuspuntu teknikotik ez ezik, finantzaketaren ikuspegitik ere bideragarria da. Hezkuntza, osasuna eta abar finantzatzen diren moduan finantzatzen da oinarrizko errenta: zergen bidez. Ideia honakoa da: pertsona guztiek jasotzen badute ere, kopuru garbia kontuan hartzen badugu (hau da, zergak ordaindu ostekoa), gehiengo handi batek irabazi egingo luke, beste batzuk berdin geratuko lirateke, eta pertsona aberatsenek oinarrizko errenta gisa jasotzen dutena baino gehiago —edo askoz gehiago— emango lukete. Errenta-aitorpenean datua sartuko litzateke, eta urteko diru-sarrera guztien arabera, errenta hori osorik edo zati batean itzuli beharko litzateke, edo ez litzateke ezer itzuli beharko.

 

Arazo guztien konponbidea al da?

Zalantzarik gabe, Oinarrizko Errenta Unibertsala ez da pairatzen ditugun arazo sozial guztien konponbidea. Tresna bat gehiago da, gizartea eraldatzeko proiektuan.

 

Desagertuko litzateke pobrezia?

Oinarrizko Errenta Unibertsalaren zenbatekoak pobreziaren muga gainditzen badu, zalantzarik gabe, pobrezia desagertuko litzateke. Gainera, Oinarrizko Errenta Unibertsalari esker, errazagoa litzateke bazterkeria sozialaren arrazoi ez-ekonomikoak eraginkortasun handiagoz lantzea.

 

Desagertuko litzateke lan-prekarietatea?

Oinarrizko Errenta Unibertsalak lan-prekarietatearen jatorri nagusia ezabatuko luke: bizirauteko enplegua behar duenaren etsipena.

 

Oinarrizko Errenta Unibertsalak erraztuko al du egunerokotasuna antolatzea?

Oinarrizko Errenta Unibertsala ez denez zure enpleguaren menpekoa, lanaldia murriztu ahal izango duzu, eskubide eskas horren beharrezko banaketa erraztuz, egunerokotasuna hobeto antolatu ahal izateko. Zure bizi-proiektura hobeto egokitzen den enplegua aukeratu ahal izango duzu, beharrezkoak diren zaintza-lanak barne hartzen dituena.

 

Zer ekarpen egin diezaioke Oinarrizko Errenta Unibertsalak trantsizio ekologikoari?

Oinarrizko Errenta Unibertsalari esker, enplegutik bereizi ditzakegu diru-sarrerak eta eskubide sozialak. Pairatzen ari garen krisi ekologikoari aurre egitean, eragozpenak topatzen ditugu desiragarri ez diren enpleguak galtzeari dagokionez. Langile batzuk kapitalismoak praktikan jartzen duen enpleguaren xantaian eror daitezke, eta beharrezko aldaketen aurka egin. Oinarrizko Errenta Unibertsalak enplegutik emantzipatutako lan-harremanak ahalbidetzen ditu; horrela, langileek ez dute beldurrik izango ekoizpen-eredua aldatuko duen trantsizio ekologikoari aurre egiteko.

 

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokan, zer esanahi du Oinarrizko Errenta Unibertsalak?

OEUa tresna egokia izango litzateke emakumeek autonomia handiagoa lortzera bidean. Pertzepzio ekonomikoa indibiduala izateak —eta ez familia-unitatearen araberakoa—, eta baldintzarik gabekoa izateak, erabakiak hartzea erraztuko lieke emakume askori, bikotekidearekiko mendekotasun ekonomiko txikiagoa izango luketeelako. OEUa tresna ona izango litzateke enpleguko indarkeria sexista salatzeko, kaleratuak izateko beldurrik gabe, edo partzialtasunaren ala milaka emakumek bete behar dituzten lan-baldintzen beldurrik gabe.

 

Zergatik defendatzen dugu Oinarrizko Errenta Unibertsala bizitzeko gutxieneko diru sarreraren aurrean, edo diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) ezagunaren aurrean?

DSBEa eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ez dira aski; baldintza eta betebehar ugari dituzte, eta estaldura ekonomiko eskasa. Ondorioz, pobreen zati handi batek ez ditu prestazio horiek jasotzen, eta beste zati batek, are gehiago direnak, pobre izaten jarraitzen du.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera bezalako prestazioen aldean, Oinarrizko Errenta Unibertsalak administrazio-sinpletasun handia du, baldintzarik gabekoa da, bazterkeria soziala prebenitzeko izaera du, enplegurako pizgarriak ditu eta edozein estigmatizazio sozial saihesteko gaitasuna du. Oinarrizko Errenta Unibertsala gutxieneko segurtasun ekonomikoa eskaintzen duen neurria da; ziurgabetasun handiko garai hauetan biziraupena bermatzen die herritarren gehiengo handiei.

 

Kapitala vs. Bizitza?

Oinarrizko Errenta Unibertsalak aukera emango lieke pertsona guztiei, eta bereziki egoera ahulenean daudenei, beren buruarentzat aukeratu ditzaketen bizi-proiektuak gauzatzeko ahalik eta aukera gehien izateko. Pertsona guztien bizitzak erdigunean jartzeko garaia da.