Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

EAJ eta PSEk aurkeztutako Diru-sarrerak Bermatzeko eta Jendarte-inklusiorako lege-proposamena bertan behera uztea eskatzen dugu.

 

 

Idazki hau sinatzen dugun erakunde, kolektibo, mugimendu sozial eta hirugarren sektoreko sareok2018ko apirilaren 27an EAJ eta PSEk Legebiltzarrean aurkeztutako lege-proposamenarekiko gure errefusa adierazi nahi dugu.

Izapidea iraila arte atzeratu badute ere, gure kezka ez da xamurtzen erreforma honek milaka pertsonen bizi-egoera okerragotuko baitu oroposamenak berarekin dakartzan murrizketak direla eta.

Guretzat proposamen honek porrota jo du, ez baitu partekaturiko diagnostiko sozial bati biderik eman, ezta proposamen adosturik lortu pobrezia eta baztertze soziala desagertarazteko Euskadin.

Aurkeztutako lege-proposamenak ez die Euskadik jendarte bezala dituen erronkei heltzen (pobrezia eta baztertze sozialarekin amaitzea) ezta Lanbidek dituen kudeaketa arazoei. Honez gain, 2011ko lege-eraldaketan emandako murrizketa nagusiak finkatzen dira (DsBEra heltzeko baldintzen gogortzea) eta 2012an zenbatekoetan eman ziren murrizketak egun arte finkatu direnak (LsGSren igoera ez ezarpena gehi %7koaren murrizketa).

Guzti honi proposamenaren onarpenak ekarriko lituzkeen murrizketa berriak gehitu behar zaizkio; etxebizitza bakoitzeko DsBE baten mugatzea larriena delarik. Neurri honek bizikidetzako unitate ugari botako lituzke ekoizpen-sistematik, pairatzen duten pobreziarengatik etxebizitza partekatzera behartuta dauden bizikidetzako unitateak.

Hau dela eta, EAJ eta PSEri eskatzen diegu sentsibilitate apur bat ager dezatela egungo pobrezia, baztertze eta desberdintasun egoeren aurrean, eta proposamena atzera bota dezatela eta pobreziarekin amaitzeko eta jendarte-inklusioaren aldeko giltzarriekin ari daitezela.

 

KOLEKTIBO SOZIALAK

  • Argilan-ESK
  • Argitan (Barakaldoko Emakumeen Aholkularitza Zentroa)
  • Bizkaiko Etxe Langileen Elkartea
  • Baietz Basauri!
  • Berri-Otxoak (Barakaldo)
  • Brujas y Diversas
  • Danok Lan (Galdakao)
  • Elkartzen
  • Munduko Emakumeak
  • Portugaleteko Eskubide Sozialen Bulegoa
  • Posada de los Abrazos
  • Lanegia Plataforma Prekarioa (Rekalde)
  • RGI Santurtzi
  • SOS Arrazakeria
  • PAH Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia.

 

JENDARTE-INKLUSIORAKO SAREAK

  • EAPN EUSKADI: Pobrezia eta baztertze sozialaren aurkako Sare europarra
  • GIZATEA: Euskadiko Jendarteratzeko Enpresen Elkartea
  • HIREKIN: Euskadiko ekimen eta esku hartze sozialerako erakundeen elkartea
  • REAS EUSKADI: Euskadiko ekonomia alternatibo eta solidariorako sarea
    Sare hauek 300 erakundetik gora biltzen dute eta esparru desberdinetan (jendarte-inklusio, enplegu, zerbitzu sozialak, garapenerako lankidetza, pobrezia eta baztertze sozialaren aurka, garapen komunitarioa, ekonomia solidarioa…)  diharduten 10.000 personatik gora dituzte (profesionalak eta boluntarioak).