Gizatzen enpresari eskatu diote erosteko ahalmena bermatzeko eta Udalaren jarrera salatu dute erakunde publiko batetik lan bera egiten duten bi pertsonak soldata desberdinak izatea ahalbidetzeagatik.

«  Ia 4.000€ gutxiagoko soldata  jasotzen dugu, lan zentro berean lan berbera egiteagatik »

 

Ohar honen bidez, Gizatzen enpresako Donostiako Udaleko garbitzaileok bizi dugun egoera adierazi nahi dizuegu. ELA, ESK eta CCOO sindikatuok, soldata eskala bikoitzarekin amaitzeko eta erosteko ahalmena bermatzeko borondate faltaren aurrean greba deitu dugu Donostiako Udaleko eraikinak garbitzen ditugun Gizatzen enpresako langileontzat maiatzaren 13tik 19ra.

 

180 pertsona

180 pertsona inguruk egiten dugu lan Gizatzen enpresarentzat Donostiko Udalaren eraikinak garbitzen, %90a baino gehiago emakumeak gara eta heren batek lan kontratu partzialak ditugu. Donostiako eskola publikoak, kultur-etxeak, haurtxokoak, antzokiak eta beste hainbat udal instalakuntzetan egiten dugu lan.

2022 urtean pleguak atera zirenean Gizatzen enpresak eskuratu zuen esleipena. Kontratua bere gain hartu bezain pronto, enpresa berriak soldata eskala bikoitza sortu zuen. Aurreko enpresatik subrogatutako langileoi enpresa mailako hitzarmena aplikatzen jarraitu baitzigun eta 2022ko otsailetik aurrera kontratatutakoei probintzia mailako Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Hitzarmena. Modu honetan, probintzia mailako hitzarmena aplikatzen zaien langileek ia 4.000€ gutxiagoko soldata jasotzen dugu, lan zentro berean lan berbera egiteagatik.

 

Lan-balditza berdinak eta erosteko ahalmena

Negoziaketa mahaia zabaltzean, bi aldarrikapen nagusi egin genituen. Alde batetik, langile guztiei enpresa mailako hitzarmena aplikatzeko eskatu genuen Bestetik, KPIari lotutako igoerak 2022 urtetik, momentu horretatik aurrera enpresa hitzarmenaren peko langileek ez baitugu soldata igoerarik izan. Modu honetan, enpresari eskatu genion langile denek lan baldintza berberak izan ditzagun eta erosteko ahalmenik gal ez dezagun.

Negoziaketa mahaiaren hainbat bilera egin ostean, enpresak ez du bi aldarrikapen horietara gerturatzen den proposamenik egin. Are gehiago, enpresak egindako azken proposamena 2028 urtera artekoa da. Proposamen honetan ez zuen erosteko ahalmena bermatzeko proposamenik egin, eta larriena, ez zuen eskala bikoitzarekin amaitzeko formularik planteatu.

ELA-CCOO-ESKk osatzen dugun plataformatik onartezintzat jo dugu planteamendu hori, eta negoziazio erreal bat eskatu diogu enpresari, langile denon lan baldintzak parekatzea ekarriko duena eta erosteko ahalmena ez galtzea bermatuko duena.

 

 

Donostiko Udalaren ardura

Bestalde, agerian utzi behar da Donostiko Udalak prozesu honetan duen ardura. Plegu berria atera zuenean, asteko ia 300 ordu murriztu ziituen, dotazio ekonomikoa gutxituz eta enpresa hitzarmen probintziala aplikatzen has zedin bidea emanez. Larria iruditzen zaigu enpresa berean lan berbera egiten duten bi pertsonak soldata ezberdinak jasotzea, baina are larriagoa hori diru publikoz finantzatzen denean administrazio publiko baten, kasu honetan Donostiako Udalaren, ikuskaritzaren pean.

 

Greba maiatzaren 13tik 19ra

Horregatik guztiagatik, ELA-CCOO-ESKk deritzogu mobilizazioei ekiteko garaia dela. Langileok elkartu ostean eta enpresaren borondate falta ikusita, grebara jotzea erabaki dugu, maiatzaren 13tik 19ra.

 

Gizatzen enpresako garbitzaileak

 

Donostiako Udalak azpikontratatutako garbitzaileak grebara aterako dira

Gizatzen enpresari eskatu diote erosteko ahalmena bermatzeko eta Udalaren jarrera salatu dute erakunde publiko batetik lan bera egiten duten bi Irakurri

Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek grebei ekin diete

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaile azpikontratatuek grebei ekin diete Bizkaiko Foru Aldundiko langileek dituzten soldatekin parekatzearen alde. Irakurri

Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko hitzarmen probintziala: berandu eta gaizki

Bost urtez hitzarmenik gabe egon ondoren, azkenean Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko probintzia-hitzarmena sinatu da. Akordio horrek ez ditu helburuak Irakurri

Correos oraindik ez dio Limpiezas J. Cordobari kontratua deuseztatu

Premiazkoa da jakitea nork ordaindu behar dituen garbitzaileei zor zaien soldatak. Correoseko arduradunen dimisioa eskatzen dugu eta helburuak lortu arte Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10