Saio honetan, murriztu ondoren, hiru hilabetetan DSBE jasotzen duten bizikidetza-unitateak asko igo dira berriro, 2009ko atzeraldiko punturik altuenarekin alderatuta.
Argilan-esk-ren aholkularitzetan erabiltzen ditugun datuetan oinarrituta, baiezta dezakegu DSBEa jasotzen duten bizikidetza-unitateen beherakada mailakatua izan ondoren, 2020ko azken hilabeteetan laguntza-eskaeretan gora egiten ari garela.
Halaber, Argilan-Esk-k egindako "enplegurako pizgarriak" kalkulatzeko Orriaren erabilgarritasuna gogoraraziko dugu, baita aholkularitzetan egindako kontsulta moten errepaso zehatza ere.
Argilan-ESK-k gogorarazi digu uztailean mantenduko dituztela telefono bidezko kontsultak eta abuztuan posta elektroniko bidezko kontsultak. Iñakik aurreratu duenez, aholkularitzek irailaren 9an ekingo diote berriro lanari.
Programa osoa hemen entzun dezakezu
Hala Bedi Irratian hamabostean behin gizarte-prestazioei buruzko lankidetza, Iñaki Uribarriren eskutik.
Podcast gehiago
Alerta maximoa Ertzaintzaren ikuskapenen aurrean. Etxebizitzetan egindako legez kanpoko ikuskapen kasu larri berria
Alerta maximoa Ertzaintzak etxeetan egindako ikuskapenen aurrean
Lanbideren irizpide berriak DSBE prestazioetan
DSBE eta KPBren betekizun batzuei buruzko informazio erabilgarria
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5