Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Flotillako kide batek jasan zituenak bezalakoak.


« Irudiak lazgarriak dira, erakusten duten  duintasun urraketagatik  »

 

Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Flotillako kide batek jasan zituenak bezala.

Irudiak lazgarriak dira, erakusten duten duintasun urraketagatik: atxilotua, bi agenteren oinetan immobilizatuta, lepoa bihurritzera behartua, lurretik bere filiazio datuak emateko.

 

 

Printzipioak

Osakidetzako erabiltzaileen eskubideak arautzen dituzten lehen printzipioak, Euskadiko osasun-sisteman garatzen diren osasun-arloko ekintzen oinarria direnak, honako hauek dira:

a) Pertsonaren askatasuna, duintasuna eta autonomia errespetatzea haren osasunari eragiten dioten erabakietan.

b) Bizitza eta osotasun fisiko eta psikikoa errespetatzea.

 

Eskubideak

Eta erabiltzaileek asistentzia-harremanen eremuan dituzten eskubideetako lehena hau da:

a) Errespetuz eta zuzentasunez artatua izatea, artatzen dituzten profesionalekiko segurtasun- eta konfiantza-giroan.

 

 

Horrelako ezer ez zen errespetatu aurreko larunbatean, ESK-rentzat edozein arlotan eta are gehiago osasun zentro batean, onartezina den irudia gure erretinetan utziz. Horregatik, ESK-tik Osakidetzari exijitzen diogu beharrezko neurriak har ditzala gure lantokietan pertsonak gizatasunez artatu daitezen eta Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubide eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 DEKRETUA bete dadin zain dezala.

 

Osakidetza eta Sindicato Medico-ren arteko akordioa: interes partikularrak interes orokorraren gainetik

Akordio honek kolektiboka zatitutako negoziazio-eredu bati ateak irekitzen dizkio. Eredu horrek langileak banatu egiten ditu, lehen eta bigarren mailako langileak Irakurri

Osakidetzako 23-24-25 EPEan egindako azterketak eta bere erantzunak

ESK-tik oposiziogile guztien eskura jartzen ditugu orain arte egin diren 23/24/25 EPEko azterketak eta erantzunak. Irakurri

Nolakoa izan zen Osakidetzako 20-21 22 EPEko erantzun-orria?

Zuzentzat hartuko den erantzuna azpiko laukia bete gabe duen letra izango da. Irakurri

Osakidetzako lantokietan tratu iraingarririk ez!

Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114