Itzarrik 4,88 milioi euro inbertitzen ditu CAF-en. Steilas eta ESK sindikatuok sinadura kanpaina bateratua hasi dugu Itzarriri gure dirua genozidio baten konplizea den enpresa batetik ateratzeko eskatzeko. 


« Itzarriri zure dirua  genozidio baten konpizea  den enpresa batetik ateratzeko esaiozu! »

 

Sinatu hemen »

 

Itzarrik, INBERTSIO POLITIKA SOZIALKI ARDURATSUAk jasotzen dituen txosten baten gainean egiten du lan.

"Sozialki arduratsua" den inbertsioa finantza-irizpideak nahiz finantzaz kanpoko irizpideak aintzat hartzen dituen inbertsioa da. Horregatik, Itzarrik, bere inbertsio-politikan, horrelako irizpideak hartzen ditu aintzat, eta Munduko Itunaren Printzipioen eta Inbertsio Arduratsurako Printzipioen nazioarteko jarraibideei jarraitzen die, biak Nazio Batuenak.

MUNDUKO ITUNAREN PRINTZIPIOETAN, Giza Eskubideei buruzko puntuan, bi printzipio jasotzen ditu. Lehenengoak dio enpresek lagundu eta errespetatu egin behar dutela beren eragin-eremuaren barruan nazioartean onartutako oinarrizko giza eskubideen babesa, eta bigarrenak dio enpresek ziurtatu behar dutela beren enpresak ez direla konplizeak giza eskubideen urraketan.

CAF Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren zerrendan dago irailetik, Israelek lurralde palestinarrak okupatzeko negozioak dituen enpresa gisa. Okupazioak errazten dituzten ekipoak eta materialak hornitzen ditu, laguntza-zerbitzuak ematen ditu eta baliabide naturalak ere erabiltzen ditu. Aipatu behar da CAFek proiektuarekin bat egin zuela, nazioarteko presioaren ondorioz beste enpresa batzuk erretiratu zirenean. 2016an eta 2017an Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak legez kanpokotzat jo zuen proiektua.

CAFek ez du babesten eta ez du errespetatzen nazioartean aitortutako oinarrizko giza eskubideen babesa, eta Giza Eskubideen urraketan konplize dira. Beraz, Itzarriren INBERTSIO POLITIKA SOZIALKI ARDURATSUArekin bat ez dator.

CAF Euskal enpresen zorro estrategikoan dago eta Itzarrik 4,88 M€ inbertitzen ditu bertan, kapital guztiaren %0,28a. Abenduak 18an izan genuen iraunkorrean CAF zorro estrategikotik ahalik eta azkarren ateratzea eskatu genuen. Bozketa egin zen. Itzarrin Gobernu Batzordearen gehiengoa EAJk duenez, gure proposamena ez zen aurrera atera.

Zentzugabekeri honen aurrean geldirik egongo ez ginela esan genien.

Horregatik, Itzarriko bazkide osoa zaren heinean, Itzarriri zure dirua genozidio baten konplizea den enpresa batetik ateratzeko esaiozu!

 

Sinatu hemen »

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta

ESK-k salatu eta gero, Gasteizko 3. Lan Arloko Epaitegiak Eusko Jaurlaritza zigortu du Ambulancias La Pau enpresak langileei ordaindu gabe… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak CARAMEL proiektuan parte hartu dutela, eta Israelgo hiru… Irakurri

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko 2026 irailak 16 Gizarte Segurantzaren jakinarazpenak jasotzeko moduan izan diren aldaketei buruzko azalpen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118