ESK-k Osakidetzako langileak eta herritarrak animatu nahi ditu datorren apirilaren 18an Bilbon, Gasteizen eta Donostian Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deitutako manifestazioetan parte hartzera, argi eta garbi esateko promesaz eta propagandaz nazkatuta gaudela eta Osakidetzaren arazoei benetako irtenbideak exijitzeko.


 

« Ez dugu propaganda gehiago behar, ezta titular gehiagorik ere.  Egitateak behar ditugu.  »

 

Kalitatezko Osasun Arretaren alde, murrizketa eta pribatizaziorik gabe!

Osasunerako eskubidea arrisku larrian dago Euskal Autonomia Erkidegoan. Osasun-sistema publikoaren etengabeko narriadura eta pribatizazioa jasaten ari gara.

Adostasunik gabe eta sindikatu, alderdi eta gizarte-erakunde ugarik baztertu duten “Euskal Osasun Ituna” deiturikoa onartu eta zortzi hilabeteetara, Osasun sailburuak balantze triunfalistak saltzen jarraitzen du, egiturazko arazoek bere horretan jarraitzen duten bitartean.

Urtero, murrizketak aplikatzen dira bost hilabetez, "kontingentzia-plan" bezala mozorroturik: zerbitzuen ixtea, ordutegien murriztea, medikurik gabeko zentroak edo prestakuntza osatu gabe duten profesional egoiliarrekin artatuak, eta larrialdiak kolapsatuta.

Narriadura honek asistentzia-kalitatea eta Osakidetzako langileen lan-baldintzak okertzen ditu, lan eta lanordu gainkargekin, %40tik gorako behin-behinekotasunarekin eta partehartze soziala eta profesionala mugatzen duen kudeaketa-eredu autoritario batekin.

LEPek ez dute benetako enplegurik sortzen, eta maiz dira alferrikakoak, betetzen zailak diren lanpostuak finkatzea lortzen ez duen heinean. Eta sistemak gainezka egiten duenean, errezeta berdinera itzultzen da: aparteko ordu gehiago, lan-taldeak indartu beharrean.

Pribatizazioa aurrera doa. Aurten, 500 milioi enpresa pribatuetara joango dira, eta ez dago pribatizaturiko zerbitzuak berreskuratzeko borondaterik. Dagoeneko, hiru pertsonatik batek aseguru mediko pribatu bat dauka gainera. Helburua argia da: arlo publikoa ahultzen da negozio pribatua indartzeko.

Inbertsio-funtsek eta osasun-enpresa handiek finkatzen dute eredu bat non, osasun pribatua ekonomikoki errentagarria denarekin geratzen den, publikoak konplexua eta garestia dena bere gain hartzen duen bitartean. Horrela, onurak pribatizatu eta galerak sozializatzen dituzte.

 

 

Lehen Arreta

Lehen Mailako Arreta da, osasun-sistemaren zutabe, kaltetu nagusia. Itxaron-zerrendak goranzko joeran. Astebete baino gehiago familia-medikuntzan sartzeko, espezialitate batzuetan urtebetetik gorako atzerapenak, eta asistentzia-gainkargaren ondorioz agortutako profesionalak.

 

Sailburuaren propaganda-kanpaina

Bitartean, aurrekaririk gabeko propaganda-kanpaina baten bidez, azpiegitura handiak iragarri ditu sailburuak, baina profesionalak falta dira horiei erantzuteko. Adreilua konponbideekin nahasten du, eta iragarritako inbertsioak ozta-ozta iristen dira Lehen Mailako Arretara, prebentziora eta osasun komunitariora. Prebentzioan oinarritu ordez gaixotasunaren tratamenduan oinarritutako eredu ospitale-zentrista bat sendotuz.

Horrez gain eta duela gutxi ikusi ahal izan dugun moduan, gardentasun falta kezkagarria dago, iraungitako txertoen afera eta 12 ESItan atzemandako kontrol-akatsak ezkutatu nahi izateak erakusten duen bezala. Osasun eta politika arloko eskandalu larria da, eta erantzukizunak eskatzen ditu, besteak beste, sailburuaren dimisioa.

Sinatzaileok beste Osakidetza bat defendatzen dugu: publikoa, unibertsala eta doakoa. Lehen mailako arreta erdigunean duena, hurbilekoa, irisgarria eta gizatiarra. Osasunaren prebentzioan eta sustapenean oinarritua, gizarte-baldintzatzaileen gainean jarduten duena; aurrez aurreko kontsultak bermatzen dituena, herritarrak artatzeko denbora nahikoa izango duena eta langileen baldintzetan eta ondorioz herritarrekiko asistentzian jarraikortasuna bermatuko duena.

 

 

Osasun publikoa blindatu

Osasun publikoaren narriadura gelditzeko, ezinbestekoa da:

  • Pribatizazioa gelditzea eta kanporatutako zerbitzuak berreskuratzea.
  • Murrizketak amaitu eta itxi diren zerbitzuak berriro irekitzea.
  • Finantzaketa publikoa handitzea.
  • Lehen Mailako Arreta, osasun komunitarioa eta Osasun Mentala indartzea.
  • Langile kopuru nahikoak eta egonkorrak bermatzea.
  • Kudeaketa-eredu gardena eta parte-hartzailea ezartzea.
  • Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea osasun publikoan, eta Osakidetzan euskararen erabilera benetan normalizatzea.

Ez dugu propaganda gehiago behar, ezta titular gehiagorik ere. Egitateak behar ditugu. OSAKIDETZAREN EGITURAZKO ARAZOEI IRTENBIDEAK EMATEA BEHAR DUGU. Ez dugu murrizketarik normalizatuko, ez eta pribatizaziorik ere. Osasun publikoa guztiona delako. Eta ez gaude prest lapur diezaguten uzteko!

OPA HERRI PLATAFORMAKetik dei egiten diegu sindikatuei, auzo-elkarteei, gizarte mugimenduei, lan-erakundeei, herritarren kolektiboei eta indar politikoei, osasun-sistema publikoaren defentsan indarrak batzeko.

Adierazpen honekin bat egitera, eta apirilaren 18rako Bilbon, Donostian eta Gasteizen deituriko manifestazioen antolaketan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

 

 

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, administrazio publikoan gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakalari eraso egiten diona, eta Osakidetzari kontziliazioagatik lanaldi-murrizketan Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, oposiziogileek beren ezagutzak entrenatu eta indartu ahal izan ditzaten, Irakurri

2026 maiatzak 1

Maiatzak 1: Kapitalismoa, inperialismoa borrokatu! 2026 apirilak 21 Maiatzaren 1 honetan kalera aterako gara salatzeko hemen murrizketak sinatzen dituzten esku Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi! 2026 apirilak 16 Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112