
www.freepik.es web orrian lortutako irudia
9/2025 Errege Dekretuaren laburpen txiki bat prestatu dizuegu, jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituena. Europar Batasunak Espainiako Estatuari isun bat jarri zion isunaren ostean etorri da aldaketa hau. Horrek agerian uzten du kontziliazioa hobetzeko borondate eskasa dagoela.
Zeintzuk dira berritasunak?
• Jaiotza eta zaintza baimena luzatu egingo da 16 astetik 19 astera.
• Guraso bakarreko kasuetan, baimena 32 astekoa izango da.
Nori eragiten dio?
2024ko abuztuaren 2tik aurrera seme edo alaba bat izan duten besteren konturako langile guztiei, eremu publikoan zein pribatuan.
Nola disfrutatu daiteke?
• 6 aste: erditu ondorengo asteak etenik gabe.
• 11 aste (22 aste guraso bakarra bada): langileen nahierara antolatu ahal izango dira, semeak edo alabak hamabi hilabete bete arte. Aste horiek metatuta edo etenda hartu ahal izango dira.
• 2 aste (4 aste guraso bakarra bada): langileek nahi bezala an- toaltu ahalko dira, semeak edo alabak 8 urte bete arte.
BALORAZIO OROKORRA
9/2025 Errege Dekretu honek egiten dituen hobekuntzak Estatuko legeria Europako Parlamentuaren 2019/1158 (EB) Zuzentaraura egokitzeko betebeharrari erantzuten diote, besterik gabe. Garrantzitsua da azpimarratzea Espainiako Estatuak isuna jaso duela 2022ko abuztuaren 2a baino lehen arautu ez zuelako, eta horrek erakusten du borondaterik eta ekimenik ez dagoela lana, familia eta gizartea kontziliatzeko eskubidean aurrera egiteko.
Errege Dekretu honek kontziliaziorako eta zaintzarako neurriak ho- betzea dakarren arren, ezin dugu ahaztu asko dagoela hobetzeko.
Jaiotza baimena OSAKIDETZAN
ESK-rentzat, jaoitza eta zaintza baimenaren luzapena oso hobekuntza eskasa da langileentzat orokorrean,baina Euskadiko sektore publikoko langileentzat atzerapauso nabarmena da.
2019tik euskal sektore publikoak bazuen 18 asteko jaiotza eta zaintza baimena gainerako langileek 16 astekoa zuten bitartean. Erabaki hori Gobernu Kontseiluak hartu zuen 2019ko irailean, eta, bi gurasoen baimenak parekatzeaz gain, sektore publikoko langileen baimena 18 astekoa izango zela ezarri zen, arau orokorrak16astekobaimenenaezartzenzuenbitartean. Sektore publikoko langileok jaiotza-baimena 2 astezluzatuta ikusi genuen.
Orain gobernu zentralak 19 asteko baimena ezarri du langile guztientzako, eta horrek esan nahi du hiru asteko igoera dagoela aurreko arauarekin alderatuta. Sektore publikoko langileon baimena ordea, aste bakar batean handitu besterik ez du egiten, eta horrek gure eskubideen murriztea dakar. Bi asteko hobekuntza hori ezin da galdu.
Eusko Jaurlaritza harro adierazten du bere langileei lan-baldintza eta -eskubide hobeak ematen dizkiela Gobernu Zentralarekin alderatuta, familia eta lana uztartzeko baimenak barne. Orain, aukera ezin hobea du bere ardurapean dituen langileen kontziliazio- eskubideak hobetzeko, Madrildik ezarritakoa hobetuz.
Bestalde, denbora asko daramate Eusko Jaurlaritzan iragartzen apurka-apurka 24 asteko baimenera iritsi nahi dutela, urtea amaitu baino lehen aterna nahi duen Dekretu baten bidez. Baina momentua orain da, eskubideak ez daude legeak egin behar dituztenei datak ongi etortzearen mende.
ESK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko eta premiazko neurriak har ditzala EAEko langile guztientzako jaiotza-baimenaren 24 asteak ezartzeko.
ESK-tik Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu beharrezko eta premiazko neurriak har ditzala EAEko langile guztien jaiotza eta zaintza baimeneko 24 asteak ezartzeko eta eredu izan daitezela bere gain dituzten plantillekin, sektore publikoan hobekuntza berehala ezarriz.









