1.- HANKA EGITEA- IHESALDI OROKORRA

 

Orain gutxi, leku aldatzeen lehiaketan, S. Marina Ospitalean mota guztietako profesionalen ihesaldia ikusi dugu, pertsona kopuru altua joan dela uste dugu, esperientzia handikoak, gainera. Espero dugu egoera honek ospitale honetako Zuzendaritzak antolakuntzaz eta langile taldearen neurri zuzenaz hausnartzeko balio izatea.

 

2.- LANGILE BEHARRA. ORAIN!!!

 

ESK S. Marina Ospitaleko zuzendaritzari zuzendu zaio, aukera izan dugun bitarteko guztiak erabilita, solairu eta zerbitzu guztietan langile beharren inguruko ebaluazio eta azterketa egitea eskatzeko, langileek eguneroko lanarekin eta horrek dakarren gainkargarekin duten egonezina, nekea eta akiduraren ondorioz.  Eguneroko jardueraren eta lan kargaren balorazioaren arabera, ospitale horretan langile kopuruan urritasun bat dagoela ikusten dugu.

Azaldutako guztiagatik eta langile kopuruaren urritasunaren aurrean, langile beharren benetako azterketa egitearekin tematzen gara, langile ratioak, lan kargak eta ohe ondoko langileek esaten dutena kontuan hartuko duena, langile taldearen neurtze egokirako.

Kalitatezko osasun arreta eskaini ahal izateko langile kopurua handitzea zuzendaritzaren betebeharra da.

Era berean, egiaztatu dugu unitate klinikoetan, espezializazio altuko guneak, osasun langileek mota guztietako patologiak kontrolatu behar dituztela, horrek hainbat espezialitateri buruz jakitea eskatzen du, patologia anizkunez eta askotariko tratamenduez, prozesu hori euren eguneroko lanaren gainkarga izanda.

 

3.- ARRISKU PSIKOSOZIALAK

 

Osakidetzak 20 urte baino gehiago behar izan du arriskuen ebaluazioa egiteko, Lan Arriskuen Prebentzioko Legeak eskatzen duen bezala, Online galdeketa bat egin zen. Era horretan, momentu batean, urteetan egin ez duena konpondu zuen. Errazegia.

Gure lanean pasatzen ditugun orduak kontuan izanda, erraza da ondorioztatzea gure ajeetako askok antolaketa arrisku Psikosozialekin harreman zuzena izatea (gehiegizko lan kargak, langile falta, zereginen metatzea, harreman hierarkikoak, etab.)

2016ko irailean, Lan ikuskaritzak ospitale hau hertsatu zuen arrisku psikosozialen ebaluazio bat egin zezan, lanpostu edo antolakuntza unitateen araberakoa, ospitale osoa eta departamentu guztiak hartu behar ditu langileen parte hartzearekin. Oraindik ez da egin.

Horregatik ESK-k ebaluazio egoki bat egin arte ez dela geratuko adierazten dizue. Osakidetzak bere egitekoak arduraz hartuko balitu, langileentzako mugako egoerak saihestuko lirateke.

 

4.– BABES ETA SEGURTASUN NEURRIAK

 

Eraso eta mehatxuen aurrean, zein neurri hartuko ditu Ospitale honetako zuzendaritzak segurtasunerako? Egoera desatseginak dira, langileak mehatxatuak eta beraien lana betetzeko beldurrez egotea dakartenak.

Langileek neurriak eskatzeko sinadura bilketa bat abiatu  eta Erizaintzako Zuzendaria sinadura eskaera horiek kentzen dabil hemendik hara.

 

5- DATUEN BABESA

 

Araudi berriaren aurrean, harreran eta solairuetako erakusmahaietan kartelak jartzeko eskaera egin dugu, familiakoei eta ezagunei jakinarazteko ezin dela ospitaleratutako gaixoen daturik eman. Langileekiko mehatxurik eta liskarrik egotea ekiditeko helburuarekin.

 

6.- IGOGAILUEN ERROTULAZIOA

 

Beharbada, S. Marina Ospitalean medikuak bakarri daude, badirudi baietz; uste dugu ospitaleko langile kategoria guztiekin zabalagoak eta sentiberagoak izan behar dela, ez zaigu egokia iruditzen, lanbide mota baten profilaren idazkunak soilik jartzea pertsonalaren erabilerarako igogailuan.

 

7.- LANAK SANTA MARINAN

 

Azken urtean, ospitalearen egitura fisikoan askotariko lan eta moldaketak ikusten ari gara. 2019an autobus geltokia, 5. solairuko komunak, itxaron gela eta kafetegia hobetzea eta 2. solairu osoa berriztatzea aurreikusten da. 

2020an Larrialdiak eta Erradiodiagnostikoa beheko solairura jaistea aurreikusten da, egun kanpo kontsultak eta artxiboa dauden tokira.

 

Azpiegituretan inbertitzen den kopuru bera langile taldearen kategoria guztien neurritze egokian inbertitzea gustatuko litzaiguke.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93