Eskutan duzu Santa Marina ospitaleko ESKren lehen asuna, erronka bati kemenez eta ilusioez erantzuteko helburuarekin sortua. Bere profesionalak kontutan hartzen ez dituen zuzendaritzari aurre egiteko, zenbaki eta estatistikei bakarrik so egiten dien zuzendaritza horri, iritzi publikoa manipulatzen duen horri eta bere jarreraz etsipena eta makaltasuna eragiten dituen zuzendaritza horri aurre egiteko, kritikan eta langileen eskubideen defentsan bitarteko baliagarri izango delakoan.

Ospitalean, arazoak, soluzio-bideratzeke eta enkistatuta daude. Zuzendaritzak behin eta berriro gauza bera esaten digu, orain arte eraman duen murrizketa eta zerbitzuen kudeaketa politikari helduko diola, ekonomiari lehentasuna emango diola kalitatea eta plantillaren dimentsionamenduaren gainetik.

ESK (Ezker Sindikalaren Konbergentzia) sindikatu independente eta asanbleario bat da, 70. hamarkadaren azken urteetan sortu zena, borroka sindikalean eskarmentu handikoa eta Euskal Herriko korronte sindikal ezberdinen bat egitetik sortua.

Ez gara isilik geratuko ezta amorerik emango. Lankideen alde borroka egingo dugu, solairuetan, zerbitzu guztietan, administrazio-alderdian; eta gardentasuna eta berdintasuna defendatuko ditugu.

Elkartasuna eta justizia irizpidetzat izango ditugu eta profesional guztiekin inplikatuko gara. Sindikatuen arteko batasunaren alde arituko gara, kalitatezko osasun sistema publiko baten aldeko balore aurrerakoien alde borroka egingo dugu.

Prozesu honen parte izaten animatu nahi zaituztegu, edozein irregulartasun salatzera, ikusten edo pairatzen duzun edozein injustizia guri adieraztera; publikoa dena beraiena bakarrik balitz uzten dutenak, arau eta mugarik gabe aukeramenaz egiten eta desegiten dituztenak estutasunean jartzeko.

Guzti honengatik, asuna esparru irekia izango da, zentsurarik gabe adierazbidetzat erabilki nahi duen edonorentzat.

Hemen deskargatu dezakezu gure Santa Marinako lehen Asuna

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93