ESK-k, Santa Marina ospitaleko zuzendaritzarengana jo du solairu eta zerbitzu guztietako ebaluaketa eta azterketa bat egin dezan eskatuz, eguneroko lana eta honek dakarren gainkargak langileengan ondoeza eta nekea eragiten baitituzte. Kontuan izanik egunero lana eta lan kargen balorazioa, egun, gure ustetan, ospitaleak langile gehiago behar dituela.

Ospitalizazio-unitatetan arretarik duten gaixoen bataz besteko adina egunez egun handiago da, batez ere mediku-patologiarik pairatzen duten gaixoak arretarik ematen zaien unitateetan. Adin handiko gaixo batenganako arretak honen komorbilitate, hauskortasun kliniko eta arazo sozialei erantzuteko beharrekin lotuta dago.

Lan eta osasun zaintza karga altuak dituzten ospitaleetako osasun emaitzak negatibo altuak izaten dute (neumoniak, shockak, bihotzekoak, gernu-infekzioak, porrotak berpiztetan...).

Guzti honengatik eta langile gutxi daudelako, pertsonalaren beharren benetako azterketa egin behar dela azpimarratu nahi dugu, non langileen ratioak, lan kargak eta langilek diotena baloratu beharko diren neurri zuzenak ezartzeko.

Zuzendaritzak erantzunean dio beste ospitaletan hartzen diren antzeko neurriak hartzen dituela, langile gehiago kontratatzen direla une zehatzetan eta krisialdietan (gripe-epidemiak edo antzeko egoeretan).

Aho-zabalik uzten gaituzte eta erantzun gabe jarraitzen dute. Bere horretan jarraitzen dute langileen beharren azterketarik egin nahi.

Guk, sindikatu bezala, kanpaina bati ekingo diogu solairuz solairu, gaixoen senide eta langilei jakinaraziko diegu langile gehiago behar direla eta gabeziak daudela, haserrea eraginaz.

Gaza iparraldeko Indonesiako Ospitaleko zuzendariaren hilketa salatzen dugu

Uztailaren 10ean 11:00etan Santiago ospitalean elkarteratzea Irakurri

ESK eta ELA sindikatuek barrualde galdakao ESIan beroaren aurkako prebentzio neurririk eza salatu dute

Arazoa ez da berria, udaz uda errepikatzen da eta hainbat zentrori eragiten dio. ESIaren eta Eusko Jaurlaritzaren inbertsio faltaren ondorio Irakurri

Euskal osasun ituna: bidaia honetarako ez dira behar zakuto hauek

Osasun ituna oxigeno-baloi handia izan da Osasun Saila aurpegia garbitzen saia dadin. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102