ESK sindikatua pozik agertzen da Gurtubai pabiloian piztutako suteak ez duelako zauritu larririk eragin, tragedia bat izan zitekeenaren aurrean.
Gure lankideak artatzera eta pazienteen segurtasuna bermatzera joan diren talde guztien lana eskertu nahi dugu.
Datu gehiago ditugunean, gure balorazioa zabalduko dugu, baina zuzendaritzari eskatzen diogu ikerketa sakon bat egin dezala eta prebentzioaren arloko ahalegina bikoiztu dezala.