Atal honi dagokionean, egungo Zuzendaritza Lan Baldintzen Akordio Arautzailearen neurriz gaineko interpretazioan sustatzen da. Hona hemen hiru adibide:
- Seniderik zaintzeko 50 orduko lizentzia: Zuzendaritzak dio lizentzia hau 2 orduko frakzioetan hartu behar dela eta ez du absentziarik bete egin nahi, langileen lan-kargak areagotuz denboraldi horietan.
- Norberaren eginkizunetarako lizentzia behin-behineko langileentzako: Jefatura batzuk ez dute usten kontratuak pilatzen lizentzia hauek disfrutatzeko. Kontu hau dela eta langile askok lizentzia hauek galtzen dituzte. Hau ekiditzeko askenengo bileran Zuzendaritzak onartu du, kontratuen artean 7 egun baino gutxiago pasatzen direnean, denbora pilatzea lizentzia eskatzeko.
- Erditzeagatik lizentzia: 45. artikuluan oinarrituta, Zuzendaritzak ukatu egin die zenbait langileei senideen erditzeagatik lizentzia. Artikulu horren arabera bakarrik dagokie 1.mailako senideei lizentzia horren disfrutatze eskubidea. Horren aurrean, 47. artikuluan oinarritu gaitezke lizentzia eskatzeko, ospitalizazioagatik lizentzia. Kontutan izan ospitalizazioaren arrazoia ez dugula inoiz eman behar, informazio konfidentziala baita.