Aspalditik ohitu gara erregelamenduzko uniformetasuna galtzera eta kolore bateko kasaka eta beste kolore bateko galtza eramatera, bakoitzaren kategoria profesionalari egokitutako eta bateratutako uniforme-tailarik ez dagoelako.
Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak, Euskadiko Osasun Sistemako Pertsonen Eskubide eta Betebeharrei buruzko Deklarazioa onartzen duenak, 5. artikuluan ezartzen ditu norberaren osasunaren kudeaketan arduraz parte hartzearekin zerikusia duten eskubideak. Besteak beste, honako eskubide hauek ditu: “uneoro osasun arloko profesionala, bere diagnostikoaz, zaintzaz eta tratamenduaz arduratzen dena, bere izena, zaintzen duten osasun arloko profesionalen titulazioa eta espezialitatea, eta bere estatus profesionala erraz bereizteko”.
Hain zuzen ere, Osakidetzako langile bakoitzaren estatus profesionala erraz bereizteko aukera hori ezin da praktikan jarri, eta nahasteak sortzen dira profesionalen artean eta profesionalen eta erabiltzaileen artean. Ezin gara jolasten egon ZEIN DA ZEIN?-era erabiltzaileekin, nork zaintzen dien asmatu behar dutelarik.
ESK sindikatuak behin baino gehiagotan salatu du arazoa lentzeria zerbitzuan eta neurri batzuk hartu dira arazoa hein batean konpontzeko. Orain dela gutxi, berriro aztertu dugu, eta jakinarazi digute otsailean arropa banatzeko makina gehiago jarriko direla, egoera hori berriro gerta ez dadin. Oso ohikoa da, batez ere asteburuetan eta jaiegunetan, zure kategoria eta neurriko uniformerik ez aurkitzea. Arazoa lehenbailehen konpontzeko eskatuko diogu zuzendaritzari.
ESK sindikatutik salatzen dugu arazoa sortu dela lentzeria zerbitzuaren zati handi bat pribatizatu denetik, uniformeak despertsonalizatuz eta uniformeen neurriak langileendako egokiak izatea eta ez egotea hornitzailearen menpe.