ESK SATSE ELA UGT SME CCOO LAB SAE UTESE

 

COVID-19k hankaz gora jarri du osasun-sistema osoa nazioartean, Estatuan eta Osakidetzan. Gure ESIan gertatu da, bai ospitale-eremuan, bai lehen mailako arretan.

Agerian utzi ditu gure osasun-sistemaren ahuleziak, urte batzuk lehenagotik jasaten ari garen murrizketen ondorioz:

  • Lehen mailako arretaren gabeziak agerian utzi dituen Ospitalean oinarritutako eredua.
  • Egun libreetan langileen atsedenak errespetatu gabe lan egitera behartu duen langile-falta, plantilla eskasa bagenuelako.

Indarguneak gure langileak dira, eta profesionaltasuna eta erantzukizuna erakutsi dituzte, eska daitekeenaren gainetik, baita segurtasuna bigarren mailan utzita ere.

Era guztietako ezohiko eta bat-bateko neurriak hartu dituzte. Salatzen dugu berandu eta gaizki jokatu dela, protokolo-aldaketa etengabeak egin direla ekipoen eskaragarritasunean oinarrituta, eta langileen artean kaos- eta estres-sentsazioa sortu dela.

Langile espezializatuetan oinarritutako kudeaketaren ordez, kudeaketa desantolatua izan da, irizpide komunik gabe eta harrokeriaz landuta. Txinako esperientzia baztertu dute, "Handbook of Covid" oparitu baitigu, munduarekin partekatu duten ezagutzak zorroztasun zientifikorik ez balu bezala. Rabanal jaunak, ESI eta unibertsitate-ospitale honetako kudeatzaileak, lau hizkuntzatara itzulitako beste unibertsitate-ospitale baten argitalpen hori aipatu du, Wuhan-en girotutako komiki gisa. Geroago, FAHZU unibertsitate-ospitaleko eskuliburuak esaten duena egin dugu.

Larrialdi-egoera horrek erakutsi du Osakidetzaren kudeaketa-eredua agortuta dagoela, baina, horrez gain, erakutsi du eredua ez dela eraginkorra eta ez gaudela prest osasun-larrialdietarako. Premiazkoa da eredu berri bat garatzea, negoziazioan oinarritua, koordinatuta, bizkor eta eraginkortasunez jardun ahal izateko, eta orain arte egindako akatsak kentzeko edo minimizatzeko;  pazienteei nahiz langileei begira etengabeko hobekuntza lortzeko helburua duen osasun-sistema bultza dezagun.

Gaur, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIan gertatutakoa salatzera atera gara. ESI horren ospitalea Bizkaiko erreferentea zen larrialdi-egoera honetarako. Erreferentziazko ospitalea izanik, mota guztietako gabeziak izan ditugu: prestakuntza, baliabideak, antolaketa...

Norbera Babesteko Ekipamenduen urritasuna izan dugu, ez dugu irizpide egonkorrik izan, ez eta egiazko informaziorik eta beharrezko prestakuntzarik ere, eta, batez ere, ez dugu negoziaziorik izan.

Ospitaleko langileak eta sindikatuetako ordezkariak alde batera utzi dituzte erabaki guztietan, eta “ALDE-BAKARREKO” erabakiak hartu dituzte. Sindikatuei informazioa zorroztasun gutxirekin bidali digute, espediente-betetzeko soilik, "ENTZULE HUTSAK" izatera mugatzen saiatuz. Sindikatuok, ARGI ETA GARBI, egoera honen aurrean borrokatu dugu ditugun armekin: idatziak, salaketak, prentsa, mobilizazioak, etab.

Txaloz betetako egun asko, baina errealitatea izan da eta izango da, borrokatzen ez badugu, Osakidetzak ez duela gure lana aintzat hartzen, ez dela garrantzitsutzat jotzen gauzak hobetzen parte hartzea, eta osasun-arloan murrizketak egin behar direla krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Mobilizazio honen helburu nagusia Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko arduradunei eta Osakidetzari honako hau ESKATZEA da:

  • Ez errepikatzea COVID-19 pandemia honekin izan ditugun "AKATSAK": segurtasun falta, baliabideen inprobisazioa eta plantilla.
  • Osakidetzak langile guztien "SEGURTASUNA ETA BABESA" lanpostu guztietan bermatzea.
  • Gure profesionalak "ERRESPETATZEA ETA AITORTZEA", kategoriak bereizi gabe.

Osakidetzaren aldetik jasan ditugun estresak, bakardadeak eta babesgabetasunak arrastoa utzi digute; beraz, udazkenean gerta daitekeen gorakadaren aurrean, langile guztiei "SEGURTASUN-BALDINTZAK" bermatu behar dizkigute, gure lana beti duintasunez eta segurtasunez egin ahal izateko.

 

ZAINDU GAITZATEN BEHAR DUGU.               

OSASUN PUBLIKO ETA KALITATEZKOAREN ALDE!

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93