Pandemia gorabehera, Osakidetzak negoziazioari bizkarra ematen jarraitzen du. Urteak daramatza negoziazioaren erritmoa eta bere irizpideak mahai sektorialean inposatzen. Osakidetza eroso dago. Osakidetzak egintza burutuen politika baliatzen du COVID-19aren edo deseskaladarako neurrien inguruko garrantzizko alderdiei buruz langileak eta sindikatuak informatzeko. Gehiegitan jakin izan ditugu gauzak prentsaren bidez.

Baldintza horietan, mahai sektorialak ez du balio izan langileen kezkak bideratzeko:

  • Indarrean dagoen Europako araudia eta homologazioa errespetatzen duten babesteko ekipamendurik eta bitartekorik ez izatea; langile guztientzako test fidagarriak egitea (PCRak eta serologikoak); kategorien artean diskriminatzaileak ez diren protokoloak; gaixotasunaren ezagutzaren aurrerapenean oinarritzen ez diren protokolo aldakorrak, eta horren ordez babes-materialak edo testak dauden ala ez kontuan hartzen dutenak…
  • Lehen mailako arretan giza baliabideak eta baliabide teknikoak falta dira. LMak hainbat greba egun arrakastatsu egin zituen iaz, egunerokoan pairatzen zuten agonia nabarmenduz, eta langile zein baliabide kopurua handitzeko beharra azpimarratuz. Eta behar hori, deseskalada garai hauetan, pandemiari eusteko funtsezkoa izango da, herritarrei testak egiteko eta haien kontaktuak arakatzeko zereginaren bidez. (Herrialde batzuetan milaka langile daude arakatze zeregin horietan).
  • Zerbitzu askok langile gehiago behar dituzte langile zein pazienteentzako segurtasun-baldintzekin lan egin ahal izateko, COVID-19aren ondorioz ezarritako baldintza berrien aurrean. Premia horiek handitu egingo dira laster, koronabirusari erantzuteko eten ziren itxarote-zerrendak eta prozesuak areagotu direlako.
  • Halaber, mahai sektorialak ez du balio izan etendako lan-eskubideak berreskuratzeko ere, hala nola oporrak, baldintza hauetan familia eta lana uztartzeko lizentziak, lan-kartelerak, etab.
  • Eta ez du balio izan ere Osakidetzako lan-baldintzen akordio berria negoziatzen hasteko, zaharkitua baitago urte gehiegi negoziaziorik gabe egon ondoren.

Mahai sektorialak ez ditu langileen arazoak konpontzen, baina alarma-egoerak ez du negoziazio kolektiborako eskubidea eteten. Osakidetzak, krisiaren aurrean, ezin du bere eredua inposatzen jarraitu. Osakidetzaren kudeaketa-ereduak ahaztuta eduki gaitu, eta erabat babesgabe lan egin behar izan dugu, positibo kopuru handiarekin, eta arlo kritiko eta kolektibo askotan langile kopuru txikia izanda.

Deseskalada garai hauetan, ESKren ustez nahiko dela esateko unea da, inposatu baino egiten ez duen Osakidetzaren harropuzkeriaren aurrean. Sindikatuen batasunetik, hainbeste txalo jasotzeaz eta errespetatuak ez izateaz nekatuta dauden langileen parte-hartzea eta inplikazioa bilatu behar ditugu.

Pandemia-egoerak luze joko du, eta langileen beharrak premiazkoak dira; osasun publikoa, unibertsala, doakoa eta giza baliabide zein baliabide tekniko nahikoak dituena defendatzeak ezin du gehiago itxaron. Batasun sindikaleko prozesua abiatu behar da, langileen aldarrikapenak zehaztu ahal izateko. Gure ustez, honakoak izan beharko lirateke aldarrikapenak:

  1. Babeserako baliabide nahikoak, homologatuak eta kalitatezkoak, langile guztientzako, bazterketarik gabe. Protokolo bateratuak ESI guztietan.
  2. Langile guztientzako testak, kalitate eta fidagarritasun handikoak. Nola liteke futbolariei IGG eta IGM identifikatzen dituzten testak egitea, eta Osakidetzako langileei ez egitea?
  3. Lehen mailako arreta indartzea, Osakidetzaren aurrekontuaren %25eko partaidetzarekin, bere gain har ditzan prebentzioan, sustapenean eta osasun-hezkuntzan oinarritutako osasun-politikak.
  4. Unitateetan eta kolektiboetan langile nahikoa jartzea, kalitatezko arreta emateko.
  5. Kontratazio nahikoak eta kalitatezkoak gauzatzea, prekarietarearen %40ko tasa %8ra jaisteko.
  6. Sistema publikoa indartzea eta Eusko Jaurlaritzatik sektore pribatua elikatzeari uztea. Zerbitzuak pribatizatzeari uztea eta pribatizatu direnak berreskuratzea.
  7. Goizeko eta arratsaldeko txandak sortzea, itxarote-zerrendak areagotzearen ondorioz sortuko den lana berehala egiteko formula gisa, peonadak saihesteko.

ESK-k bere energia eskainiko dio zeregin horri. Halaber, laneko segurtasun faltaren erantzule izan diren eta Osakidetzako langileen artean biktimak eragin dituzten guztiek erantzun dezatela eta dimisioa eman dezatela eskatu nahi dugu.

Merezi du.

 

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93