ESK Sindikatuak Gurutzetako Ospitaleko zerbitzu askok pairatzen duten langile eskasia salatzen du. Barne Medikuntza, 3.B, Digestibo, Kardiologia, 2.E, 4.E, Erditzeak, Zainketa Intentsiboak edo Koronarietako zerbitzuak, batzuk aipatu arren, egunero lan-karga, lan-erritmo eta presio psikologiko altuegiak pairatzen dituzte; akatsak izateko arriskua handituz eta kalitatea kaltetuz.
Langileak gainezka dabiltzate, besteak beste, arrazoi hauengatik:
- Egoteen kopuru zaharkitua eta eznahikoa.
- Zainketak konplexuagoak dira orain eta erabiltzaileak menpekotasun handiagokoak.
- Egonaldi gero eta laburrekin, erabiltzaileen errotazioa handiagoa de, ospitaleratze eta alten indizea handituz.
- Asteburuetan langile gutxiago dago, nahiz eta lana berdina izan.
ESK Sindikatuarentzat lanpostu bakoitzeko arrisku psikosozialen ebaluazioa egitea premiazko eta beharrezkoa da, indarreko legeak behartzen duen moduan, unitateetako arazo guztiak identifikatuz eta plantilla egokia bermatuko dituzten neurri zuzentzaileak ezarriz, langile eta erabiltzaileentzako kalitate eta ziurtasunezko baldintzak lortzeko helburuarekin.
PERTSONAL FALTA 3.B-n
ESK Sindikatuak plantilla handitzea eskatzen zuen 3.B unitateko erizain eta erizain laguntzaileen zinadura bilketa sustengatu zuen. Lana kalitatez eta ziurtasunez egin ahal izatea bermatzeko arrisku psikosozialen ebaluazioa eskatu genuen.
Zuzendaritzak DEPARIS metodoan oinarrituta, azterketa fokala martxan jarri zuen. Gure partaidetzarekin langileen eguneroko arazoei benetako konponbideak ematea bilatu dugu. Antolakuntza aldaketetatik haratago joatea defendatu dugu, beharrezkoak izan daitezken arren, hauekin bakarrik ez da benetako arazoa konponduko: “langile gehiagoren beharra”.
Hala eta guztiz ere, Zuzendaritzak, beste behin ere, antolakuntza aldaketak proposatu ditu besterik gabe: Espezialitateak murriztea, Plastika eta Baskular bakarrik utziz, taldeen arteko komunikazioa hobetzeko helburuarekin eta Betekizun Aurreratuen erizain bat jarriz zauri konplexuak artatzeko.
Aldaketa hauek ez dute arazoa konpondu. Langileen estres eta presio egoera aurrekoa baino latzagoa da orain. Solairura espezialitate anitzetako erabiltzaileak jarraitzen dira heltzen (Barne Medikuntza, Infekziosoak). Zauri Konplexuetarako erizaina gainezka dago; solairuko zauriak artatu ez ezik, ospitalekoei eta ospitale-kanpoko inter-kontsultei ere aurre egin behar die. Asteburuetan gainera, betekizun aurreratuen erizainik ez dago, zauri konplexuak gainontzeko lankideen esku gelditzen direlarik.
Azkenean ebaluazio berri bat egin behar dela aitortu dute. ESK Sindikatutik, ebaluazio hori heltzen den bitartean eta langileak gehiago ez zigortzeko asmoz, plantillaren errefortzua eskatu dugu.
DIGESTIBO 1.D
Digestiboko unitatean talde-elkarrizketen bitartez ebaluazio bat egin da, zuzendaritzak erizain baten gehiketa onartu duelarik igandeetako arratsaldeko txandan eta erizain laguntzaileei larunbat goizetan gehitu zen lankidea arratsaldera pasatzeko aukera eskaini zaie.
ESK Sindikatuak erizain pertsonalean egon den gehiketaz pozten da, hala ere, eznahikotzat jotzen dugu, elkarrizketetan, erizain zein erizain laguntzaileek azaldutako beharretatik urrun gelditzen bait da.
Pertsonalaren eskakizunak onartuak izan daitezen borrokan jarraituko dugu.
ARRISKU PSIKOSOZIALEN EBALUAZIO BERRIAK
ESKren ustez, Osakidetzak inkesten bitartez langile orori egindako ebaluazio, Lan Ikuskaritzaren eskakizunekin betetzeko besterik ez zen egin. Guretzetako ospitalearen kasuan, hala ere, zenbait arazo argitaratu ziren; lan-kargak/pertsonal beharrean, rol-jardueran edo partaidetza/gainbegiratzean. Puntu hauetan sareko ospitaleetako emaitzarik okerrenak eman ziren. Hala eta guztiz ere, ikerketa honek, duen izaera orokorra dela eta, ez da gai gure zerbitzuetako lan-baldintzak hobetzeko. Horregatik lanpostu bakoitzeko arrisku psikosozialen ebaluazioa egitea exijitzen dugu; zerbitzu bakoitzaren beharrak zehazki identifikatu ahal izateko.
Legeak hala egin behar dela dioen arren, Zuzendaritzak ezetzari eutsi egiten dio, Lan-Osasuneko Unitatearen gaitasun eza argudiatuz. Ezin dugu aitzaki hau onartu. Unitate hau arrisku hauek jorratu ahal izateko behar beste langile eta espezialitatez hornitu behar da.
Presio sindikalaren aurrean arrisku psikosozialen ebaluazioak egitea onartu dute ospitaleko hiru zerbitzu berrietan: 1.D Urologia, 4.B Kardiologia eta Koronarietan.
ZELARIAK “Pertsonal falta”
ZELARIEN ERRETENA: Erditze Unitatean, gaueko txandan zelari baten berreskuratzea exijitzen jarraitzen dugu. Asko dira beste zelari baten beharra pairatzen diren gauak eta erretena oso doituta dago kalitatea bermatu eta txandako beharrak asetzeko (transplante-ebakuntzak, bihotz-kirurgia, hemodinamika, angiografia, gaixoen erredukzio protokoloa, Erditzeetako premiazko beharrak…)
KORONARIAK: Unitate honetan zelari baten presentzia aldarrikatzen ari gara. Gaixo hauekin ematen diren premiazko egoerak ezin dira erretenetik heldu. ZIUn aitortzen bada, zergatik ez Koronarian, hemengo gaizoak, momentu honetan, ZIUkoak izan ohi badira?
Zuzendaritzako hitzak positiboak dira, baina ez dira behingoz egiaztatzen.
LARRIALDIETAKO KIROFANOA: Asteburuetan, jaiegunetan eta gauetan, zelarien presentziak aste-barrukoak bezalakoak izatea eskatu dugu, kalitatezko arreta eman ahal izateko.
Igoera hauek exijitzen jarraituko dugu.
Plantilla egoki eta lanpostu bakoitzeko arrisku psikosozialen ebaluazioen alde!