Arropa zikina eta aratustea
Uniformeak eta zerbitzuetan erabiltzen den arropa lentzeriatik laua zikin heltzen dela salatu dugu.
Hornitzailea aldatu denetik orain arte izan dugun “SG” neurria ordez “XL” bidaltzen dute. Hori dela eta uniformeak askoz handiagoak datoz eta lantoki batean ez ezik, aratustean gabiltzala dirudi.
ESKak Gerentziari eta Pertsonaleko eta Erizaintzako Zuzendaritzei eskatzen ari gatzaizkio:
- Neurriak langileei egokitu daitezen eta hornitzailearen eskuetan egon ez daitezela.
- Arropa laua zikin heltzen denerako protokolo bat jorratu dezaten. Horrela akastun arroparen kontrola egin ahal izango da eta garbitegiari bere konpromisoak bete ditzala exijitu.
Ez gaitezen etsipenean erori. Gurutzeta Ospitaleko Gerentzian arropa lauaren eta uniformeen egoera kaxkarra salatzera animatzen zaituztegu. Nola?
- Kexa/erreklamazioa erregistratuz edo posta elektroniko bidez.