Gurutzetako ospitaleko sindikatuok, ESK, SATSE, ELA, SME/FFHE, UGT, CCOO, LAB, SAE eta UTESE, gaueko txandan pediatriako kirofanoa itxi nahi dutela salatzen dugu. Erabakia ulertezina da, izan ere, kirofano hori erreferentziazko zerbitzua da pediatriako pazienteen arretarako, Bizkaian zein inguruko probintzietan.

Era berean, larrialdi zerbitzua izanik, egoera kritiko askoren aurrean arreta eskaintzen da bertan: jaioberrien emergentziak, politraumatizatuak, odolusteak, eztarriko trabamenduak, ebakuntza osteko zailtasunak. Beraz, kirofanoaren itxiera ezin da inolaz ere justifikatu, alferrik galdutako minutu bakoitza erabakigarria baita haurren osasunean.

Aldebakartasunez eta diziplina anitzeko lantaldearen (zirujauak, anestesistak, erizainak…) adostasunik gabe hartutako erabaki horrek modu larrian eragingo du pediatriako pazientearen segurtasunean.

Pediatriako kirofanoa ez ixteko exijitzen diogu Gurutzetako ospitaleko gerentziari, zentzugabekeria hori bertan behera utzi dezala.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93