Gurutzetako ospitaleko ESK, SATSE, ELA, UGT, SME, CCOO, LAB eta SAE sindikatuok plantilla egoki bat lortzeko eta Urdulizeko Ospitalearen eragina dela eta zuzendaritzak pertsonalean inposatu nahi dituen murrizketak salatzeko, langilegoa egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitzen ditugu.
Erditze eta Urologiako unitateetako murrizketak hasiera eman diote kategoria guztietako 200 lanpostuen ezabapen prozesuari. Ez dira gertaera isolatuak, guztiongan eragina duen arazoa baizik.
Gurutzetako plantilla ez dela nahikoa eta gainkargen eta lan erritmo altuen menpe dagoela jakinda murrizketak egin nahi dituzte. Sindikatuok lan kargak arrazionalizatzeko momentu hona dela uste dugu. Gure eskaera argia da.
Arrisku psikosozialen ebaluaketa exijitzen dugu, langileen benetako beharrrak identifikatu ahal izateko.
Plantilla egokia defendatu!