Zuzendaritzek Joint Commissioneko domina zintzilikatu nahi zutela erabaki zutenetik gure ospitaleko langileen egunerokoa okerrera baino ez du egin.
Ohiko lan-karga handiei, plantilla hain txikiarekin aplikatu ezin diren kalitate-estandarrak betearazteko Zuzendaritzak egiten ari den presioa gehitu behar zaie.
Joint Commission antolakunde estatubatuarra da, eta osasun-erakundeek ematen duten arretaren kalitatea eta segurtasuna egiaztatzen ditu. ESK-k salatu egiten du Zuzendaritzak AEBetako lehen mailako kalitate-estandarrak bete nahi izatea, plantilla guztiz eskasa izanik.
Inposatzen ari zaizkigun estandarrak gestio eta zaintza-eredu jakin batean oinarritzen dira, eta horiek plantilla askoz zabalagoekin baino ezin dira bete. Benetan kalitatea eta segurtasuna hobetu nahi izango balute, plantillak handituko lituzkete, baina hori ez dago heuren planetan. Ospitaleko zerbitzuak nola dauden ikusi besterik ez dago: kritikoen unitateak, ospitalizazio-solairuak, larrialdiak, ebakuntza-gelak, laborategiak, zelariak, kontsultak eta abar.
Eta hori guztia nahikoa ez balitz, orain langileei baimenak ukatzen ari zaizkie, "Joint Commission pasatu behar delako" aitzakiarekin. Akabo! Ezin da kalitatezko zerbitzurik egon langileak esplotatzen diren eta haien eskubideak urratzen diren ospitale batean.
ESK-k Zuzendaritzari exigitzen dio plantillak lan-kargetara egokitzeko apustua egin dezala, hori baita lehen urratsa arreta kalitatea eta segurtasuna hobetzeko, eta langileei presioa egiteari utz diezaiola, goikoek medailatxoa eskegitzea helburu bakarra duen akreditazioa lortzeko.