Auzitegi Gorenak ez du Osakidetzak aurkeztu zuen kasazio-errekurtsoa onartu eta ESK-ri arrazoia eman dio. Urdulizko ospitaleko sukaldaritza, garbiketa eta arroparen garbiketa zerbitzuak pribatizatzearen kontrako borroka luzea izan da, baina merezi izan du.

Orain dela hiru urte baino gehiago, Osakidetza-PNVk Urdulizko ospitaleko osasun arlotik kanpoko zerbitzuak (sukaldaritza, garbiketa, lisaketa eta arroparen garbiketa) pribatizatzearen alde egin zuen. ESK sindikatuak (alde berean CCOO sindikatuak egin zuen) erabaki pribatizatzaile hori salatu zuen Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren (OARC) aurrean, izan ere, ez ditu betetzen Funtzio Publikoaren Mahai Nagusian sinatutako akordioak eta Osakidetzako Akordio Arautzailea. Akordio horien arabera, arlo edo zerbitzu gehiago kanpora ez ateratzeko konpromisoa hartu zen, baita gaur egun kanpoan daudenak lehengoratzeko ere.

Edozein prozesu pribatizatzailetan gertatzen den moduan, enpresen interesei lehentasuna eman zitzaien, herritarrenak alde batera utzita, pribatizatzeak hauxe dakar eta: gainkostua diru-kutxa publikoetan, lan-prekarietatea eta kalitatearen narriadura. Osakidetzak 330 milioi euro baino gehiago ematen dizkie enpresa pribatuei eta, Urdulizko ospitalean, garbiketa pribatizatzeak urtean gutxi gorabehera 100.000 euroko gainkostua eragingo luke. Sailburuak pribatizazioa inposatu zuen, erabaki hori justifikatu zezakeen inpaktu ekonomikoaren edo kalitatearen gaineko ikerketarik aurkeztu gabe.

OARC-ek eman zuen erantzuna irmoa izan zen. Arrazoia eman zigun eta sukaldaritza, arroparen garbiketa, lisaketa eta garbiketa pribatizatzeko lizitazioak bertan behera utzi zituen, Osakidetzak Funtzio Publikoaren Mahai Nagusiko akordioak eta Osakidetzako Akordioa ez baitzituen bete. Hala eta guztiz ere, Osakidetzak administrazioarekiko auzien bidea hartu zuen.

Prozesu horretan zehar, ESK sindikatuak tinko eutsi die Urdulizko ospitalea % 100 publikoa izatearen aldeko irizpideei. Hori dela eta, bakarrik (CCOO sindikatuak ez zuen egin), Osakidetzaren nahiaren kontra egin genuen, haren helburua lizitazioen baliogabetzeak kautelaz etetea baitzen, auzitegiaren erabakia jaso arte eta OARC-ren erabakiak saihestu nahian.

Gure aurkaritzak eta EAEANek eman zuen epaiak, pribatizatzearen kontrakoak, Osakidetzari sukaldaritza, garbiketa, arroparen garbiketa eta lisaketa zerbitzuak berezko langileekin zabaltzeko betebeharra ezarri zion, hasteko Urdulizko ospitalean eta, ondoren, Eibarko ospitalean.

Azkenean, Justizia Auzitegi Gorenak ez du Osakidetzaren kasazio-errekurtsoa onartu eta sukaldaritza, garbiketa, arroparen garbiketa eta lisaketa zerbitzuak ez pribatizatzeko betebeharra baietsi du, beraz, berezko zerrendak erabiliz kontratatu beharko ditu. Epai hori oso garrantzitsua da, izan ere:

  • Sindikatuen borrokaren garaipen bat da eta, aldiz, porrota Osakidetzaren zerbitzu publikoak pribatizatzeko politikarentzat. Horrez gain, negoziazio kolektiborako eskubidea eta horien ondoriozko akordioak betearazteko eskubidea babesten ditu.
  • Osakidetzak beste zerbitzu batzuk pribatizatzeko duen gogoa gelditzen du.
  • Osasun prozesuetan garbiketako eta sukaldaritzako langileek duten garrantzia baloratzen da, hainbat ikerketa objektibok ondorioztatu baitute zerbitzu horiek garrantzitsuak direla tratamendu medikoen kalitate, hobekuntza eta eraginkortasunari dagokienez, garbitasunak zentro publikoetako heriotza-tasan eragina duen moduan.

ESK pozik dago lagundu duelako zerbitzu horiek publikoan oinarrituta eta berezko langileekin gauzatu daitezen. Funtsean, aukerarik merkeena delako, herritarrei kalitate hobeko zerbitzua eskaintzen zaielako eta lan baldintza duinagoak bermatzen dituelako.

Epai horrek gure asmoa berresten du, borrokatzen jarraituko dugu beste zerbitzu batzuk, hala nola, mantentzea eta zerbitzu teknikoak, publiko izan daitezen.

 

Osakidetzak 20-21-22-E EPEaren prozesua zapuztu nahi du

Argi duguna da ESKrentzat erabaki ona izan zela Osakidetzan emandako zerbitzuak gainerako administrazio publikoenaren gainetik baloratzea Irakurri

Hau da gure programa Osakidetzarako

Osakidetzako langile guztientzat baldintza duinak bermatzeko ESK-k bultzatuko dituen proposamenak azaltzen dizkizuegu. Irakurri

Erabateko sekretismoa 20-21-22-E EPEaren ebazpenean

Onartezina da plantilla eta oposiziogile guztiak erabateko desinformazio egoeran mantentzea. Irakurri

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa

Osasun Sailak ez du sakoneko akatsik onartzen, eta Mahaiko koordinatzaileak ezarritako metodologia opakua, partziala eta antidemokratikoa da, eta, gainera, desberdinen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92