EZ DAGO INOR SOBERAN

Gurutzetako zuzendaritzak, datorren urean zehar, 200 lanpostutako murrizketa inposatu nahi du Urdulizeko irekieraren aitzakiaz.

  • 55 fakultatibo                    
  • 75 erizain                      
  • 39 erizain laguntzaile
  • 19 zelari                              
  • 12 tekniko                     
  • 13 administrari laguntzaile        

 

ESKren iritziz Osakidetzak inposatutako pertsonal murrizketa onartezina da:

  • Zaintzen dugun populazioaren jaitsierak izan dezakeen benetako eragina ikertzen duen ikerketarik ez da aurkeztu.
  • Lanpostu murrizketa besterik ez dute bilatzen, zerbitzu askok pairatzen duten pertsonal beharren azterketa egitera ukatzen direlarik. Ezinbestekoa da behar horiek ezagutzeko lan-kargen eta arrisku psikosozialen azterketa egitea.
  • Gainera zenbakiak ez dira argiak, proportzionaltasun minimorik ez bait dute errespetatzen eta kategoria batzuetan, zelarietan este baterako, gehiegizkoak dira bere plantillarekiko.

Zuzendaritzak, aurrezpen ekonomikoa ardura bakarra izanda, ospitaleko zerbitzuak kalitatez eta ziurtasunez lan egiteko pertsonal nahikoaz hornitzeko aukera galtzen ari da.

Gurutzetako plantilla ez da nahikoa eta langile guztiak gain-kargetara eta lan erritmo bizietara behartzen ditu, eguneroko behar asistentzialak asetzera nekez heltzen direnak.

Zuzendaritzek pertsonal doitze politika gogorra ezartzen ari dira unitate askotan. Asko dira aspaldi langile gehiago eskatzen dituzten zerbitzuak. Kategoria gehienak pairatzen dute eta gehiegi dira lekualdatze lehiaketan aise berriekin amesten dutenak. Penagarria da Osakidetzan erreferente izan den ospitaleak egun bere langileen esker ona galdu izana.

 

PERTSONAL DOITZEA HASI DA JADA. ERDITZEAK ETA UROLOGIA.

Zuzendaritzak presaka dabil eta ospitaleko aktibitatea jaitsi ez bada ere, plantilla murrizteko lanean dihardute buru-belarri. Erditze eta Urologia zerbitzuekin hasi dira.

Erditze unitatean 6 erizain laguntzaile kendu dituzte, txanda bakoitzeko bat eta 6 zelari. Horrela, larrialdietakoa dela ahaztu ezin dugun zerbitzu honen lan baldintzak eta eskainitako kalitatea murriztuko da. Urologian aldiz, udatik dabiltzate langileak zerbitzutik ateratzen.

ESKren iritziz ospitale honetan ez dago inor soberan. Plantilla egokiak defendatzea beharrezkoa da kalitatez erantzuteko handitzen ari diren eta gero eta konplexuago diren erizaintzako zaintzei, erabiltzaile zahartuago eta dependienteagoak modu egokian zaintzeko eta asteburuko eta astean zeharreko langile kopurua alderatzea, egin beharreko lana berdina bait da.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93