Gaur ohi ez bezalako lanuzte deialdia ikusi dugu Lehen Arretan. Lehenengo aldiz gure Osasun Zentroetako profesionalak plataforma batean indarrak metatu dituzte, Lehen Arreta Arnasberritzen, bere eskakizunak langileen aurrean aurkeztu zituztelarik, otsailaren 9an Gasteizen izandako Asanbladan.

Eskakizun horietan, Lehen Arreta giza eta material baliabide hoberekin hornitzea eskatzen da bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, osasunaren prebentzio eta sustapena. Lan hau, Osakidetzak aurrera eramaten ari dituen politikekin ez da bideragarria, Ospitaleko Arretari balio handiegia emanez, erabilera eskaseko eraikinetan neurri gabeko inbertsioa eginez eta Lehen Arreta Osasun saileko ahizpa txiroa bihurtuz.

Egoera honek gure Osasun Zentroetako profesionalen lan-kargen handiagotzea ekarri du. Osakidetzak, plantillak handitzeko eta hauek baliabide egokiekin hornitzeko azaldu duen konpromiso faltak egoera larriagotu du.

Hau horrela, langileak gogaituta egotera heldu dira eta aipatutako Asanbladan, beste hainbaiten artean, ESKren sostenguarekin, gaur fruitua eman duten mobilizazio egun batzuk aurrera eramatea erabaki zuten.

ESKak plantillaren osotasuna zoriondu nahi du emandako erantzunagatik, non, gure datuen arabera, langilegoaren partaidetza %60-%80 artekoa izan den. Aipamen berezia merezi dute medikuntzako profesionalek, %80ko partaidetzarekin.

ESK sindikatutik Nekane Murga kontseilari berria bere aurrekariaren urratsak ez jarraitzera gonbidatzen dugu, berorren politika murritzaile eta gestio kaskarrak gure langileak  borrokarako prest utzi baitzituen, eta ez diru aldarrikapenengatik hain zuzen ere. Pilota bere teilatuan dago, ez dezala zalantzan jarri ESKak Lehen Arnasa Arnasberritzen plataformako gure lankideekin egongo dela elkarren ondoan kalitatezko Osasun Publikoa defendatzen.

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93