Lehen Arretako (LMTen multzoa bezala ulertuta) aurrekontua igotzea ezinbestekoa da, gutxienez aurrekontuaren % 25era iritsi arte, egun % 14an soilik baikaude.
Hauek dira ahaztu ezin diren zifrak eta lehen lehenik aldarrikatu beharrekoak, beste gai batzuen inguruan hitz egin aurretik: aurrekontu handiagoa, inbertsio handiagoa… Eta orain has gaitezen BAEetan lan egiten duen kolektiboaren eskaera edo eskakizun propioekin, «haserrealdien» arretarako eremuak bihur ez daitezen.
Lehen bost eskakizunak Giza Baliabideen eremukoak dira argiki:
RATIOA
BAEen kide kopuruari dagokion neurria ezarri, lehen arretako taldeekin lotutako administrari laguntzaileen ratioa handitzean oinarrituta.
Proposatzen den neurria honako ratioaren gertukoa da: osasun zentroko LM eta AB fakultatiboen kopuruko bat. Ratio hori handitu egin beharko litzateke BAEek funtzio berriak bere gain hartzen jarraitzen badute.
ADMINISTRAZIO LANGILEAK
Laguntza zerbitzukoa ez den osasun administrazioko langileen kategoria profesionala finkatu, eta Lehen Arretako Taldeetan euren gain hartzen duten erantzukizun mailaren araberako kategoria eta maila ekonomikora egokitu.
BAEko ARDURADUNA
BAEko arduradun postua berrikusi eta LMTetan euren gain hartzen duten erantzukizun mailaren araberako kategoria eta maila ekonomikora egokitu.
OSPITALERATZE OSAGARRIA
Ospitaleratze osagarria LMko BAEeko administrazio langileetara zabaldu, euren funtzioen eta ospitalez kanpoko arretako zentroen artean ez baitago jardunbide bereziturik.
ORDUTEGI URRITASUNA
Eguneko 7 orduetan edo asteko 35 orduetan oinarritutako urteko lanaldia eta urteko 1.592 orduko lanaldiak eragindako ordutegi urritasuna ezabatzea.
Lehen Arreta Arnasberritzen foroan eskatutako bestelako proposamenak eta gugan eragina luketela uste dugunak:
LMTaren kudeaketaren autonomian eta antolakuntza aldaketetan:
CALL CENTER
Call Center zerbitzura lotutako zentroek jarduera eta irizpide arrunten tipifikazioa mantenduko dute, era berean, kudeaketa eta zentrotik bertatik zein jardueraren txandak ematen diren erabakitzeko autonomia dute.
Bestetik, erakusmahaitik eta telefonoz eskainitako aldibereko arreta gutxitzea, ez baitu konfidentzialtasuna bultzatzen lan egiten den eremuan.
Kontratazio eremua:
HUTSUNEEN ESTALDURA
Erretiro guztien eta hutsuneen berehalako betetzea bitarteko kontratuen bitartez. Gaixotasun baimenen estaldura osoa. Oporrengatik, formakuntzagatik, lizentziengatik, baimenengatik, etab. dauden hutsuneen estaldura nahikoa.
Formakuntza alorrean:
FORMAKUNTZA JARRAITUA
ESIren konturako formakuntza nahikoa administrari laguntzaile postuan dauden langile administratibo, administrari laguntzaile eta zeladoreentzat, bai formakuntza jarraituko jarduerekin, bai eta lehen kontratuaren aurretikoekin, euren funtzioak modu eraginkorrean garatzeko aukera emateko. Irakaskuntza egiaztagiria pertsonal administratiboaren formakuntza bere gain hartuko duten zentroentzat.