Ehunka pertsona bildu dira gaur Bilboko kaleak zeharkatu dituen manifestazio batean, zeinetan Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Zerbitzuak Bilboko auzoetako Osasun Zentroetan izandako murrizketak salatu dituzte, hala nola, Deustuko gaueko EAG zerbitzuaren itxiera.

Deustuko EAGko langileek, FAVB-BAEF, Bilboko Elkartasun Sareak, Osalde, Lehen Arreta Arnasberritzen eta ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT eta SATSE sindikatuek deitutako manifestazio batean, Bilboko auzoetan Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Zerbitzuaren indartzearen beharra eta inbertsio handiagoa aldarrikatu dute.

Era berean, pairatzen ari garen osasun krisiak proban jarri gaituela ohartarazi dute, eta honen aurrean hiritarrek elkar laguntza eta zaintza komunitarioa bermatzen duten Elkartasun Sareak moduko ekimenak sortu dituzten heinean, instituzioek, Gizarte kohesioa eta osasun komunitarioa bideratutako aurrekontuak murriztu dituztela adierazi dute.

Deustuko EAGko gaueko zerbitzuaren itxierari dagokionez, instituzioek erabakia atzera botatzea eskatu dute beste behin ere. Honek, ospitaleko larrialdien saturazioa ekarriko duela uste dute eta gure osasun publikoaren murrizketen adibide dela adierazi dute, osasun pribatuko ekimenek gure auzoetan gero eta presentzia handiagoa duten bitartean.

Bestalde, arreta telefonikoa lehenesteak zenbait kasutan, arreta presentzialaren kalitatea bertan behera ustea suposatu duela adierazi dute. Halaber, gogorarazi nahi dute txertaketa kanpaina modu deskoordinatu eta desordenatuan egiten ari direla eta osasun langile gehiago ez kontratatzeak, kanpainaren atzerapena eta osasun zentroen saturazioa ekartzen ari dela. Txertaketa kanpaina horren esparruan, osasun langileen edo egoera ahulean dauden pertsonen txertaketa aurretik, goi karguak txertatu izana salatu dute ere.

Azkenik, osasun arreta eredu berri bat sustatzeko beharra aldarrikatu dute, Osakidetzako Lehen Mailako Arretaren indartzea eta gure auzoetako osasun zentroei baliabide gehiago eskaintzean oinarritutako arreta eredua, kalitatezko arreta presentzial integrala, deszentralizatua eta hurbila, hain zuzen.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93