Gaur, maiatzak 17, Osakidetzako Lehen Arretako kategoria guztietako langile gehienek beste greba deialdia batí gogoz erantzun diote, eta Donostian eguim dute manifestazioa.
Kontratazio egonkorrak egin, maila guztietako plantilak handitu, eta azken batean lehen arretarako inbertsioa gehitu. Hauek dira gizartearentzat funtsezkoa den zerbitzua babesteko profesionalek eskatzen dituzten neurri garrantzitsuenak, baldintza duinetan lan egin ahal izateko.
Gure osasun-sistemako arduradun politikoek eta teknikoek ezin izango dute Osakidetzako lehen arreta “prekarizatu” eta desegin, Euskadin osasun arreta publiko eta unibertsalaren benetako bermatzailea delako.
Mezua argia da.
Kalitatezko Osakidetza guztiontzat.