Eusko Jaurlaritzak zure osasun-zentroan hitzordu bat lortzea, <<Conquis>> programako proba bat baino zailagoa bihurtu du. Nola ulertu dezakegu bestela, Donostialdeko osasun-zentroak ixteko politika: Beraun, Amara Centro eta Bidebieta auzoetan arratsaldeko bostetan egiten diren itxierei Altzako osasun-zentroa arratsaldeetan ixtea gehitu behar zaie.

Ordutegiak murrizteko politika horrek, azkenean, gehien behar duten biztanleen eskubideak murrizten dituzte. Izan ere, ixten diren osasun-zentro hauek errenta txikiena duten auzoetan gertarzen dira.

Baina, zergatik ixten dira osasun-zentroak? Batez ere, behar diren baino mediku gutxiago kontratatzen direlako. Gaur egun, Gipuzkoan 59 familia mediku eta 12 pediatra plaza daude bete gabe. Plaza horietako berrogeita lau Donostialdeko eta Bidasoako ESIan daude.

Egoera hau osasun-langileak,eta bereziki familia-medikuak,kontratatzeko politiken ondorio zuzena da. Hartutako erabaki hauekin paziente asko erreferentziazko medikurik gabe uzten dituzte, erabaki honek dakartzan ondorioekin.

Egoera horren aurrean, une honetan beren espezialitatea amaitzen ari diren familia-mediku eta pediatriako dozenaka egoiliarrekin zer gertatuko den galdetu nahi dugu. Eusko Jaurlaritzak ba al du haientzat zerbait pentsatuta? Edo hilabetez hilabeteko kontratuak bakarrik izango dituzte?

ESK Osakidetzaren ustez, aldaketa horiek herritarren osasun-arretaren okertzea bilatzen dute, asistentziaren pribatizazioa justifikatzeko. Alde batetik, gero eta zerbitzu gehiago azpikontratatuz, eta bestetik herritarrak aseguru pribatuak kontratatzera bultzatuz.

Gipuzkoako biztanleek eta Osakidetzako langileek gauza bera behar dute: egiturazko hobekuntzak lehen mailako arretaren kudeaketan, osasun publikoaren alden lan eginez.

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93