Israelgo Estatua sortu zenetik, Palestinak indarkeriaren eta etengabeko okupazioaren infernua pairatzen du.

Horregatik, elkartasuna adierazi nahi diegu Israelgo armadaren erasoak larri sufritzen ari diren Palestinako lankideei. Beren betebehar deontologiko eta morala betetzeagatik eraso, atxilotu eta erail egiten dituzte.

Ekialde ertaineko “gaur egungo” gatazkaren aurrean, jarrera “epela” alde batera utzi behar dugu giza eskubideen urraketa sistematikoaren aurrean. Etengabeko bidegabekeria zibilen, kazetarien,osasun-langileen eta ospitale-instalazioen aurkakoak izaten ari dira, azken hauek, aldi berean,nahitaez lekuz aldatutako pertsonak babesteko balio dutenak.

Nazioarteko zuzenbidea eta gerraren arauak ondo definituta daude 40ko hamarkadatik, Genebako Hitzarmenetan (Israelgo Estatuak berretsi eta sinatuak, 1951), genozidioa prebenitzeko eta zehatzeko Konbentzioan, giza eskubideen deklarazio unibertsalean eta Erromako itunean, besteak beste. Lege horiek onartezina izan litezkeen lerroak mugatu egiten dituzte gatazka-egoera batean.

Hilabete hauetan Israelgo estatuak zigorrik jaso gabe eta berriro ere lerro gorri horiek gurutzatu dituela denok luekukoak izan gara, bai debekatutako munizioak erabiliz (fosforo zuria), populazioa oso eremu mugatu baten barruan behin eta berriz desplazatuz , auzo herrikoiak bonbardatuz, ospitale, ikastola eta anbulantziei nahita eraso eginez.

Zisjordanian, era berean, nabarmen ugaritu dira atxiloketa administratiboak deiturikoak, baita biztanleriari egindako erazoak eta hilketak “segurtasun indarren” eta kolonoen aldetik, azkenengo hauek Israelek modu masiboan armatu dituenak. Halaber, azpiegitura zibilen suntsipena, etxebizitzen eraispena, exekuzio sumarioak areagotu dira eta barne- mugikortasunaren mugak murrizu egin dituzte (berez, aspaldidanik konplikatuak zirenak).

Gaur egun, kopuruak tamalgarriak dira, 23.000 palestinar baino gehiago eraila (horietatik 10.000 haurrak dira), 59.000 zauritu, 1.900.000 desplazatu baino gehiago, 310 hildako profesional sanitarioak, 76 osasun-zentro baina gehiago kaltetuak, 100 anbulantzia erasotuak.Zisjordanian, berriz, 5.500 atxiloketa administratiboak eta 320 hildako baino gehiago daude.

Horregatik guztiagatik, Arabako ESIko ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzea deitu dute asteartean, otsailaren 6an, 11etan Santiago Ospitalean.

¡GENOZIDIOA STOP! ¡PALESTINA ASKATU!

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93