Arabako ESIren zentroetako (Txagorritxu, Kanpo kontsultak eta Osasun zentruak) garbiketako kontratetako LAB, ESK, CCOO eta ELA sindikatuetako ordezkariek eta Arabako ESIren Arreta Espezializatuko Langileen Batzordeko ordezkariek Garbialdiko Zuzendaritzak eta Arabako ESIk, CUT sindikatuarekin batera Garbialdiko zein Osakidetzako langileekin burutzen duten muturreko egoera salatu nahi dugu publikoki.

Garbialdiko Zuzendaritzak, tamalez, bere esanetara makurtzen ez diren langileen aurkako jazarpen eta pertsekuziora ohituta gaitu, Langileen Batzordeko kide bat kale gorrian jartzeko lotsagabekeriara heldu delarik; iraizpen hau deseuztzat epaitu du EAEJANek, ageriko jazarpen sindikalagatik.

Aldi berean CUTeko ordezkariek mantendu duten jarrera salatu nahi dugu; sindikatu hau, transfugei esker, Batzordearen gehiengoaren jabe egin da, Batzordearen presidentea Arabako ESIn Garbialdiko Zerbitzuburua bera delarik. Presidente honek hainbat idazki egin ditu Osakidetzako langileen lana kolokan jarriz, baita Garbialdikoak ez diren beste kolektiboek (jagoleak, erizaintzako laguntzaileak, eta abar) egin behar dituzten lanak adierazten dituztenak, Arabako ESIren Zuzendaritzaren eskuduntzak hartuz, ez bada honen adostasunarekin eman.

Sindikatu honen azken jukutria, bere presidenteak (Arabako ESIko Garkikuntzako buru dena, a zein kasualitate!) suspertuta, Osakidetzan lan egiten duten Garbikuntza Enpresentzako Autonomia mailako Hitzarmenaren negoziazioaren aldebakarreko haustura izan da, Txagorritxu eta Santiago ospitaleentzako esparru berri bakar bat irekiz. Benetako kortijoa suma daitekeen bezala, non enpresak bere ordezkariekin negoziatuko duen.

Hau ez litzateke gertatuko Osakidetzak ez balu onartuko; hau dela eta, Arabako ESIren zentroetako (Txagorritxu, Kanpo kontsultak eta Osasun zentruak) garbiketako kontratetako LAB, ESK, CCOO eta ELA sindikatuetako ordezkariak Arabako ESIren Arreta Espezializatuko Langileen Batzordeko ordezkariekin batera, gai honetan Osakidetzak duen erantzukizuna salatu nahi dute. Eta premiazko neurriak har ditzan Garbialdi eta CUTek duten itunarekin amaitzeko dei egiten diogu. Onartezina da denon diruez ordainduriko ente publiko batek interes ilunak dituzten batzuk nahi dutena egiten uztea.

GARBIALDI + CUT = CORTIJO PATRONAL
OSAKIDETZA ERANTZULE

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93