Berriki, Gasteizko herritarrek ikusi dute Santiago Ospitaleko Larrialdiak eraitsi dituela Arabako OSIko Zuzendaritzak. Berrantolaketa baten aitzakiarekin, Gasteizko eremu zabal batean (Alde Zaharra, Judimendi, Aranbizkarra, etab.) arretaren murrizketa onartezina burutu da.
Osasun Publikoari emandako kolpe berri hau EAJk, bere bazkidearekin (PSE) lankidetzan, duela zenbait hamarkadaz geroztik egin dituen murrizketa neoliberalen beste adibide bat da, eta ESIko kudeatzaileek inolako lotsarik gabe eraman dute aurrera.
Plantillako ordezkaritza-organo ezberdinetatik gogorarazi nahi dugu Gasteizko EAGen itxiera suposatu zuen Ospitalez Kanpoko Larrialdietarako Arretaren eraispena. Horrek, Santiagoko Larrialdien eraispenarekin batera, Olagibelgo EAGan lan-karga esponentzialki gehitzea ekarri du; plantilla nahikorik ez duen eta Gasteizko herritarrei merezi duten laguntza emateko ezinbesteko baliabide materialik ez duen EAGa hain zuzen ere.
Era berean, gure kudeatzaileek gure Lehen Arreta dotazio eskasian eta eta prekarizazioan murgildu izana salatu nahi dugu, Osasuna Sustatzeko eta Gaixotasunari Aurrea Hartzeko funtsezko eginkizuna bete ezinik utziz, herritarrei kasu gehienetan beste arreta-maila batera, Larrialdietara kasu, jotzeko beharra konponduko lukeen arreta galaraziz.
Horrek guztiak masifikazioa eragiten ari du Txagorritxuko Larrialdi berrietan, eta horrek erabiltzaileen itxaronaldia luzatzen du, bai eta neurrigabeko lan-kargen handitzea ere aipatutako Larrialdietan lan egiten duten langileentzat.
Arabako ESIko Plantillako Ordezkaritza Organoek langileei dei egiten diegu, bai eta herritar guztiei ere, murrizketa-politika hauen aurka gaudela adierazteko eta José María Pérez Arabako ESIko zuzendari kudeatzaileari hauekin berehala amaitzeko exigitzeko.
Horretarako, kontzentrazioa deitu dugu astelehenean, apirilaren 25ean, 12:00etan, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean; egun horretan, Osasun Batzordean agerpena egingo du Gerenteak.