Atzo Osakidetzako Zuzendaritzak Emergentziak erakundean arazo sakonak daudela onartu zuen, eta, hauei konponbidea emateko, koordinatzailearen figura sortu dutela argitu dute. Sortutako figura hau zuzenean Zuzendaritza Nagusiaren menpe egongo da. Urriaren 24an argitaratuko dute koordinatzailearen izendapena. ESKn gaur egungo kudeaketa-taldearekin zer gertatuko den jakin nahi dugu. Zuzendaritza Nagusitik erantzun digute, koordinatzailearen figura honek, gaur egun zerbitzuan dauden arazoak konponduko dituela argudiatu dute (erizainen babes juridikoa, ECMO, kontratazioa…). Koordinatzailea azaroaren 1ean hasiko da lanean.
1.- Langraizko karteldegi defizitarioei dagokienez, argi dago ez dela karteldegi defizitariorik egon behar eta karteldegiak negoziatu egin behar direla. Hori dela eta, 2025erako, Emergentziak erakundeko langileen buruak langileekin negoziatu beharko ditu. ESK-k horretan jarraituko dugu.
2.- Donostiako anbulantzia medikalizatua eta koordinazio zentrorako kokapen bila ari dira, oraingoz zehaztu gabe.
3.- ESK-k autokontzertazioagatik eta bete gabeko txandengatik sortutako medikuen haserrea transmititu du. Gipuzkoan azaroan 50 txanda inguru egongo dira bete gabe, bai zentro koordinatzailean baita anbulantzia medikalizatuetan ere. Autokontzertazioaren prezioaz galdetu diogu. Udako instrukzio teknikoa irailaren 30ean amaitu zen, eta orain aurreko prezioan ordainduko da. Era berean, ahalik eta gehien betetzeko, aparteko txandak egiteko gehiegizko ahalegina helarazten zaio. Osakidetzako giza baliabideen zuzendariak erantzun du autokontzertazioak ez duela dagoen arazoa konpontzen eta beste aukera batzuk aztertzen ari direla; ESK-k erantzun dio autokontzertazioa ez dela konponbidea, irtenbidea kontratazioa handitzea litzatekeela. Baina estaldurarekin oso arazo larria dagoela, eta epe motzean irtenbideaz galdetzen zaiola.
Oraingoz ez dago erantzunik arazo horri, baina ESK-k azpimarratu nahi du profesionalen nekea eta bete gabeko txanda horiek herritarrentzat arriskutsuak direla.
4.- Osasun Aholkuko langileen osagarriari dagokionez, funtzioak berrikusiko dituztela dirudi, eta azterketa horretan oinarrituta erabakiko dute funtzio horiei gehien egokitzen zaien osagarria.
5.- ESK-k, gai gehiagotarako denborarik ez dagoenez, Kordinazio zentruetako administrari laguntzaileen problematika jasotzen duen dokumentu bat entregatzen du.
ESK-tik aldaketen eta koordinatzaile berriaren figuraren balorazio positiboa egiten dugu, baina epe laburreko txanden estalduraren kezkarekin jarraitzen dugu. Hori dela eta, lanean jarraituko dugu Emergentziak herritarrek merezi duten kalitateko osasun-arreta eman diezaien.
Horretarako, zure botoak ematen digun indarra behar dugu. Azaroaren 28an, bozkatu ESK!!!!