Emergentziak erakundeko Langileen Batzordeak aho batez erabaki du BORROKA HAMABOSTALDIA berriro martxan jartzea, Zuzendaritzarekin benetako negoziazioa bultzatu dezagun, gure erakundearen egoera tamalgarria aldatzeko .
LANGILE GUZTIEI eskatuko diegu, salbuespenik gabe, MARTXOAREN 11tik 24ra bitarteko hamabostaldian (BORROKA HAMABOSTALDIA) presio-neurri hauek har ditzatela:
- Aldez aurretik esleituta ditugun lan-karteldegia eta ordutegiak betetzea, APARTEKO ORDURIK EGIN GABE. Horretarako, Larrialdietako autokontzertazio zerrendetan borondatez izena eman duten langileei eskatzen diegu EZ DEZATELA parte hartu barne-hitzarmeneko programa horretan, gutxienez borrokaren hamabostaldian.
- TXANDA-ALDAKETARIK EDO LANTOKI-ALDAKETARIK EZ ESKATZEA EDO ONARTZEA.
- DESKONEXIO DIGITALA egitea, Langileen Sailak gure lan-ordutegitik kanpo egindako deiei erantzun gabe, eta atsedenerako, intimitate pertsonalerako eta kontziliaziorako dugun eskubidea erabiliz.
- Gure gatazka ikusarazteko, hamabost eguneko borrokarako deituko ditugun ELKARRETARATZEETAN PARTE HARTZEKO deia egiten dizuegu.
- Halaber, hamabostaldi horretan langileen absentziak betetzera Bateraezintasunen Legeak agindutakoa zorrotz betetzea eskatzen dugu.
Zuzendaritza taldetik erantzunik jaso ezean, hartutako neurriak luzatuko ditugula adierazten dugu.
EMERGENTZIETAKO LANGILE BATZORDEA
ELA-CCOO-LAB-SATSE-ESK-SME-UGT