Larrialdiak – Osakidetzako sindikatuek,  ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME, UGTek, Larrialdietako Zuzendaritzaren kudeaketa negargarria eta planifikazio falta salatzen dugu.

Egungo Zuzendariak eta gainerako zuzendaritza-taldeak giza baliabideen kudeaketa kaxkarraren ondorioz, ZIU mugikorrak (bizi-euskarri aurreratuak) medikurik gabe uzten ari dira.

Asteburu honetan, urtarrilak  20 eta 21 egunez Gernikako anbulantzia medikalizatua, astelehenean Langraiz Okakoak, atzo  berriz ere Gernikako  eta Laudiokoa anbulantzia medikalizatuak eta gaur gauean Langraizekoak medikurik gabe egongo dira. Erabaki honen ondorioz, herritarren osasuna arrisku larrian jartzen da, ezin baitira larrialdiak behar diren bezala artatu.  Badirudi ez dituztela aintzat hartu Laudioko EAG ean berriki gertatu den zoritxarra.

Sindikatuok Osakidetzaren hipokresia salatzen dugu, behin eta berriz ukatzen baitu gure larrialdi-zerbitzuetan mediku falta dagoela, eta egiturazko arazo bihurtu du. Urteak daramatzagu Osakidetzaren desegite- eta pribatizazio-politikak salatzen, osasun publikoa desegiteko eta sektore pribatuari saltzeko.

Argi daukagu, ez sailburuak, ezta Larrialdietako Zuzendaritzak ere ez direla gai plangintza eta kudeaketa-plan bat izateko, profesionalei dagozkien lanpostuak betetzeko, aparteko orduak ordaintzen ez badira. Zuzendaritza honek ez du zerbitzua hobetzeko borondaterik.

Sindikatuetatik irtenbidea bilatzeko eskatzen dugu,  lan-eskubideak errespetatzea eta sindikatuekin lehenbailehen negoziatzea, Osasun Publikoa desegitea saihestuko duen konponbide batera iristeko.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93