Hainbatetan errepikatu ditugun salaketak egin eta gero azaroaren 3an Lan ikuskaritzari eskatu genion larrialdiak zigortzeko prozesuarekin jarrai zezan eskatu genion. Arrazoia 2014.urteko lan arriskuekin harremandutako eskakizunak ez betetzea, oraindik Osasun Kontseiluan eta CC-tan atsedenak arautzen ez dituelako.
Azaroaren 17an, 6 urteren ondoren, presa handiekin egindako instrukzioa jaso dugu, arrazoi hauengatik:
- 6 urte araututa ez dauden 5 minutuko atsedena orduko kontutan izanda I.N.S.H.T Gida Teknikoak modu orientagarrian pantailekin lan egiteko arriskuen prebentzio gisa eta ikusmen nekea saihesteko.
Langileekin adostutako atsedenak behar ditugu, arautuak, egin daitezkeenak, derrigorrez bete beharrekoak eta atsedenaldirako guneak langile guztientzako.
- 488/1997 ERREGE-DEKRETUA EZ DU BETETZEN. 6.Artikulua langileen parte hartze eta kontsulta.
- Artikuluaren 2. Atala ez du betetzen; Lan arriskuen prebentzioa EZ DU TETETZEN.
LARRIALDIETAKO ARDURADUNEN KARGU-USTEA ESKATZEN DUGU HONENGATIK:
- Osasun Kontseilua eta CC-en egoeraren aurrean izan duten eraginkortasun ezagatik.
- Negoziazio eta arazoak konpontzeko gaitasun faltagatik hainbat kolektiboen kasutan, medikuen kasua adibidez. Larrialdietako zuzendaritzak ez du gaitasunik izan urteko kartelerak negoziatzeko, DUELA URTE BETE ESKATUTAKOA, eta horren ondorioz medikuek gehiegizko orduak egin dituzte, 9 pertsonek 12 pertsonen lana haien gain hartuz.
- Entzute aktiboaren eza langile batzuk proposaturiko konponbideen aurrean.
- Gipuzkoako Erizain koordinazioko kolektiboari, lan postuetan utzitako “oharren” bitartez zeintzuk Osasun Kontseiluko eginbeharrak haien gain hartu behar izan dituzte larrialdietako deien galtzearekin eta aldez aurreko inolako formaziori gabe.