TGEEZko langileak diskriminatuta sentitzen gara, Osakidetzako gainontzeko lankideak baino %4 gutxiago kobratzen baitugu, eginkizun berdinak edo antzekoak eginez.
.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileok mobilizazioekin jarraitzen dugu, jasaten ari garen diskriminazio bidegabea eta anakronikoaren aurrean eta Osakidetzaren erantzun faltaren aurrean.
TGEEZko langileak diskriminatuta sentitzen gara, Osakidetzako gainontzeko lankideak baino %4 gutxiago kobratzen baitugu, eginkizun berdinak edo antzekoak eginez, konparaziozko bidegabekeria honekin amaitzea exijitzen dugu.
TGEEZ zerbitzu-erakunde paregabea eta ezinbestekoa da Euskadiko osasun-sarean, eta profesional guztiek espezializazio handia dute. Horregatik, bidezkoa delako, mobilizatzen jarraituko dugu Osakidetzatik erantzun positiboa jaso arte.