Kapitalismo erauzgarrienaren etengabeko erasoa jasaten ari da Osakidetza. Enpresa handiek Osakidetzako biltegietan jarri dute begirada orain, eta erabaki dute hor egingo dutela hurrengo ustiaketa prozesua. Gauza bat argi izan dezatela, ez diegu utziko!

Eusko Jaurlaritzak eta bere Osasun Sailak, Sagardui sailburua buru dutela, estrategia ondo pentsatu dute. Badirudi Osakidetzak berak ez dituela gestioak egingo.

Gogoratu behar da gure lan baldintzen akordioan zerbitzuak pribatizatzea eragozten duten artikuluak daudela. Urdulizko ospitalea pribatizatzen saiatu zirenean, ESK sindikatuak OARCen (Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoa) aurkako errekurtsoak aurkeztu zituen. Ondoren, Osakidetzak errekurritu eta berriro irabazi genuen Auzitegi Gorenean. Alegatu genuen Osakidetza bere araudia urratzen ari zela.

Mekanismo bera gerora zenbait pribatizazio saihesteko erabili izan da, eta badirudi oraingoan saihestu egin nahi dutela, goragoko esparruetan erabakiak hartuz. Horregatik, logistika-zentro berriaren iragarkia ez du Osakidetzak egiten, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Osasun Sailak baizik.

Gure ospitaleetako biltegiak pribatizatu eta Durangoko superespazio logistiko batean zentralizatu nahi dituzte, lanpostu asko suntsituz. Era berean, diru publiko asko desbideratuko da etekin ekonomikoa besterik bilatzen ez duten enpresa pribatuetara. Diru hori hobeto inbertituta legoke zuzenean Euskal Osasun Zerbitzua eta, bereziki, Lehen Arreta indartzeko, herritar guztien osasun zerbituarekiko sarbidea bermatzeko behar adinako plantilla eta kalitateko kontratuak ezarriz.

Osakidetzak milaka kamioi jarriko ditu errepideetan eta CO2-tonak atmosferan. Hori guztia, zerbitzuak eta enpleguak murrizteko eta publikoa argaltzeko, poltsiko lagunak gizentzen dituzten bitartean.

Nolanahi ere, ESK pribatizazio saiakera ororen kontra egonen da eta langileak mobilizaziorako antolatu eta prestatzera animatzen ditu. Gure aldetik ahalegin guztia egingo dugu ahalik eta mobilizazio zabalenak, bateratuenak eta sendoenak lortzeko, lanpostu bakar bat ere gal ez dadin eta euro publiko bat bera ere ez dadin erabili poltsiko pribatuak aberasteko.

 

BILTEGIAK %100 PUBLIKOAK!

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93