Salatzen dugu Arabako ESI-ak jartzen dituen oztopoak Legeak adingabeen zaintzagatik ezartzen dituen lanaldi-murrizketak ematerakoan. Orain arte, antzeko 25 kasu ezagutzen ditugu.
« Arabako ESI-ari eskatzen diogu bete ditzala familia eta lana uztartzearen arloan dituen legezko betebeharrak »
Joan den maiatzean, ESI horretako erizain batek adingabea zaintzeko lanaldi-murrizketaren eskaera erregistratu zuen, garaiz eta behar bezala, ekainaren amaieran hasteko, zehazki 24an. Zuzendaritzak erantzunik eman ez zuenez, langileak idazki bat egin zuen horri buruzko informazioa eskatzeko ekainaren 28an, ez baitzuen erantzunik jaso eta gozamen-aldia hasita baitzegoen.
Bada, ESIko zuzendaritza uztailaren 3an erantzutera ausartu ziren, eskatutako baimenari "informazio guztia eskuratu eta beharrezko asistentzia bete ondoren" ebatziko zutela, eta horrek zuzenean ukatzea dakar, eskubide hori egikaritzea eragozten baitzaio.
Kontziliatu ezinik
Egoerak hobera egin beharrean, okerrera egin du; izan ere, gaur egun, langile hori ezin du familia eta lana uztartu, ez baitzaio izapiderik eman murrizketa-eskaerari, eta, beraz, lanaldia % 100ean egin behar du, eta ESIetako zuzendaritzak ez dio irtenbiderik eman, nahiz eta langileak akordioak lortzeko borondatea izan.
Jarrera oztopatzailea
ESK-k publikoki salatu nahi du zuzendaritzak langile honekin eta beste batzuekin duen jarrera oztopatzailea, izan ere, antzeko 25 kasu ezagutzen ditugu.
ESK-k eskatzen dugu arazo hori berehala konpontzeko eta Arabako ESIak familia eta lana uztartzearen arloan dituen legezko betebeharrak betetzeko.