Izangaien behin-behineko zerrenda batzuk 2020ko ekainean argitaratzea aurreikusten da, hain zuzen ere kategoria hauei dagozkienak:
Osteguna, 2020ko ekainaren 11:
Erradiodiagnostikoko Tek. Esp.
Erradioterapiako Tek. Esp.
Sukaldaria
Zeladorea
Zerbitzuetako Langilea
Osteguna, 2020ko ekainaren 18a:
Erizaintzako Laguntzailea
Osteguna, 2020ko ekainaren 25a:
Administrari Laguntzailea
Kontuan harturik COVID-19aren pandemiak ekarritako osasun-egoera, Osakidetzako Zuzendaritzak beharrezkotzat jo du egokitzea izangaiek egin beharrekoak; hau da, izangaien behin-behineko zerrenda jasotzen duten ebazpenetan agertzen diren eta, beraz, destinoa lortzeko aukera duten izangaiek egin beharrekoak, denon babesa bermatzeko, bai Osakidetzako langileena, bai hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenena. Ildo horretan, bi neurri hartu dira:
POUk hitzordua ematea lanean hasteko azterketa medikoa egiteko: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako Prebentzioko Oinarrizko Unitateek emango diete destinoa lortzeko aukera duten izangaiei azterketa medikoa egiteko hitzordua, dagokion ebazpena argitaratzen den egunetik 2020ko urrira arteko epean; beraz, izangaiek ez dute azterketa mediko horretarako hitzordurik esakatu beharko.
Zerbitzu-erakundeetako Pertsonaleko Zuzendaritzek eta Zuzendaritza Nagusiko Hautaketa eta Horniketa Zerbitzuak dokumentazioa entregatzeko hitzordua: zerbitzu-erakundeetako Pertsonaleko Zuzendaritzek, beren langileentzat, eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Hautaketa eta Horniketa Zerbitzuak, gainerako hautagaientzat, Ebazpenean adierazitako 15 egun balioduneko epean, destinoa izateko aukera duten izangaiei hitzordua emango diete dokumentazioa entregatzeko. 2016- 17ko EPEaren webgunean, Osakidetzako zerbitzu-erakundeen zerrenda eta harremanetarako posta elektronikoa daude.
Informazio gehiago lortzeko sakatu hemen